Hogei herrialdetako bederatzi film luzek eta bederatzi film laburrek osatuko dute 2017ko Nafarroako Punto de Vista zine dokumental jaialdiko Sail Ofiziala. Jaialdia martxoaren 6tik 11ra ospatuko da.

Hemezortzi filmak, kalitate estetikoagatik eta besteenganako ekarpen formal eta osagarri bat izateagatik hautatu dira, betiere dokumental esperimentalaren esparruan. Ez dira istorioa kontatzearekin bakarrik konformatzen, eztabaidatzen eta ikuspuntu berri bat ateratzen ere saiatzen dira. Gehienbat garaiko errealitatea lantzen duten filmak daude, baita poetikoak ere.punto-vista-zinea-eus

Aurtengo edizioan, gai ezberdinak lantzen dituzten filmak lehiatzen dira: krisia, Europako, Estatu Batuetako, Tunisiako eta Brasileko ezegonkortasun eta erresistentzia politikoak, hala nola, Greziako eskuin muturreko manifestazioak;  haurtzaroa zein ezgaitasuna filmatzeko moduen hausnarketa, ama bat galtzearen min unibertsala, errefuxiatuen drama Mediterraneo itsasoan…

Bertako bi zinegilek lortu dute edizio honetan beren lekua. Alde batetik, David Arratibel nafarra, Converso film luzearekin. Bestetik, Aitor Gametxo bizkaitarra, Cicha Symfonia film laburrarekin; azken hau, gure kolaboratzailea, 2015. urtean El otro mapa de Abauntz filmarekin lehiatu zen.

Bost pertsonak osatuko dute epaimahaia: Oskar Alegriak (jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandozek (zinegile eta periodista), Ozge Calafatok (programatzaile eta idazlea), Alexei Dmitrievek (zinegile eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydrók (zinegile, irakasle eta programatzailea). Taldeak 1.290 film ikusi ditu (654 luze eta 636 labur) eta honako hauek leihatuko dira jaialdian:

FILM LUZEAK

  • Converso, Daviv Arratibel (Nafarroa)
  • We Make Couples, Mike Hoolboom (Kanada)
  • 5 October, Martin Kollár (Eslovakia, Txekiar Errepublika)
  • Land Within, Jenni Kivistö (Finlandia, Kolonbia)
  • The Host, Miranda Pennell (Erresuma Batua)
  • Europe, She Loves, Jan Gassmann (Suitza)
  • La deuxieme nuit, Eric Pauwels (Belgika)
  • Normal Autistic Film, Miroslav Janek (Txekiar Errepublika)
  • Treblinka, Sérgio Tréfaut (Portugal)

FILM LABURRAK

  • Colombi, Luca Ferri (Italia)
  • Green Screen Gringo, Douwe Dijkstra (Herbehereak, Brasil)
  • Waste nº2 Wreck, Jan Ijäs (Finlandia)
  • Cidade Pequena, Diogo Costa Amarante (Portugal)
  • Foyer, Ismaïl Bahri (Tunisia, Frantzia)
  • L’Abcdaire de l’amoureuse d’un photographe, Anahit Simonian (Frantzia, Espainia)
  • Island of Forgotten Cinemas, Ivan Ramljak (Kroazia)
  • From Vincent’s House in the Borinage, José M. Fernandes (Portugal, Belgika)
  • Cicha Symfonia, Aitor Gametxo (Bizkaia, Polonia)

Epaimahaiak honako sariak banatuko ditu:

  • “Punto de Vista” Sari Nagusia pelikula onenari. 10.000€
  • Jean Vigo Saria zuzendaritza onenari. 5.000€, balore etiko eta formalak egokien islatzen dituen lanari.
  • Film Labur onenaren Saria, 3.000€.

Sari bereziak ere banatuko dira:

  • Publikoaren Saria film onenari, 1650€.
  • Gazte Saria film onenari, 1.500€