Duela astebete jakin genuen John Berger zendu zela, eta ohi den lez, artistaren argazkiz eta loturaz bete ziren sare sozialetako profilak. Hala, bere tesi nagusietako bat egiaztatu zen: argazkiak esperientziatik eta “hemen eta orain” jakin batetik askatuta, egun kontsumitzeko dugun joera masiboa azaldatzen duen tesia, hain zuzen.
Idazle, margolari eta arte kritikariaren heriotza, duela urte batzuk ikusitako Ways of seeing (Ikusteko moduak, 1972, BBC) erreportaje sorta berriro ikusteko aitzakia gisa hartu nuen.
Lau ataletan banatu zuen Bergerrek gerora liburu ere bilakatuko zuen gogoeta multzoa. Atal bakoitzean jorratutako gaia ezberdina bada ere, mendebaldeko gizartearen ohiturak artearekiko erakusten duen tendentzien inguruan egiten du gogoeta obra guztietan. Bereziki begiradan eta ikustearen ekintzan jartzen du arreta, eta oso interesgarriak eta zorrotzak dira Bergerren ekarpenak, bere begiratzeko modu partikularra agerian utziz.
Azpimarratu nahiko nuke lehen atalaren bukaeran, telebistako lengoaia eta kodeen jakitun zen Berger zein modu majestikoan mintzo den ikuslearen rolaz (eta honen begiradaz). Baita, eta bukatzeko, bigarren atal osoan emakumeak, subjektu pasibo lez europar tradizio piktorikoan bete duen rolaz Bergerrek egiten duen gogoeta kritikoa ere.
(Gaztelaniazko azpitituluak aktibatu egin behar dira bideoetan eta nahieran moldatu daiteke tamaina edo kolorea)
1.
2.
3.
4.
John Berger eta Mike Dibb, BBC, 1972.