2017a behar bezala abiatzeko, 2016an dozenaka sari eskuratu dituzten filmak eskainiko dituzte urteko lehen hiruhilekoan Bilboko Cineclub FASen. Urtarrilaren 10etik hasita, Toni Erdmann (Maren Ade), L’Avenir (Mia Hansen-Love) eta The Handmaiden (Park Chan-wook) bezalako ekoizpenak izango dira ikusgai Bilboko El Carmen aretoan, 19:45tik aurrera.

fas-2017-zinea-eus-01Baina nazioartean arrakasta erdietsi duten filmak ez ezik, bertako film laburrez gozatzeko aukera ere izango da datozen hileetan, Korten! zikloaren baitan. Hala nola, Unai Guerraren Duelo a las once en punto eta Asier Urbietaren False flag, zuzendarien parte-hartzearekin.

Sarrera arruntak 5 euroko balio da, eta ikasle zein langabeek 3 euroan eskuratu ahal izango dituzte. Gainera, garai aproposa da urte osorako bazkidetza egiteko, 80 euroren truke (ikasle eta langabeentzat 60 euroan). Eta 10 saiotarako txartelak 45 euroko balioa du.

Ezagutu urtarriletik martxora arteko egitaraua:

Urtarrilak 10: The Last Picture Show (Peter Bogdanovich). Gonbidatua: Iñigo Salinero aktorea

Urtarrilak 17: Toni Erdmann (Maren Ade) – saio berezia izango da, filmaren aurrestreinaldia delako –

Urtarrilak 24: Sparrows (Rúnar Rúnarsson). Film laburra: Ulises (Aitor Gutiérrez). Gonbidatuak: Nacho Carballo FICXixón jaialdiaren zuzendaria eta Gutiérrez bera.

Urtarrilak 31: Risttuules, In the Crosswind (Martti Helde). Film laburra: Duelo a las once en punto (Unai Guerra). Gonbidatuak: Guerra bera eta Txus Retuerto.

Otsailak 7: L’Avenir (Mia Hansen-Love).

Otsailak 14: Peace to Us in Our Dreams (Sharunas Bartas).

Otsailak 21: O ornitólogo (Joao Pedro Rodrigues). Gonbidatua: Rodrigues bera, Zinegoak jaialdiarekin elkarlanean.

Otsailak 28: Il grido (Michelangelo Antonioni). Film laburra: Lo sguardo di Michelangelo (Antonioni bera). Gonbidatua: Toni Garzón Abad – saio berezia izango da, Cállate la boca liburua aurkeztuko baitute –

Martxoak 7: Que Horas Ela Volta (Anna Muylaert) – Mugarik Gabeko Ekonomilariekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarlenan –

Martxoak 14: As Mil e Uma Noites: Volume 1, O Inquieto (Miguel Gomes).

Martxoak 21: El hombre de al lado (Mariano Cohn eta Gastón Duprat). Film laburra: False Flag (Asier Urbieta). Gonbidatua: Urbieta bera.

Martxoaren 28an: The Handmaiden (Park Chan-wook).