“Urteko onenen” zerrenden garaian gauden honetan, gure edukien azterketa egitea erabaki dugu, atariko irakurriena zer izan den eta euskarazko zinemari dagokionean, 2016ko mugarriak zeintzuk izan diren ezagutzeko. Zer edo zer kanpoan geratuko zitzaigun, ziur, Top 10a osatu baitugu (ordenari erreparatu gabe). Baina hauxe da gure aukeraketa. Gozatu errepasoaz!

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza zinema areto inprobisatu bilakatu zen, eta Moriartiko sei kideak (Jon Garaño, Xabier Berzosa, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Asier Acha eta Jorge Gil Munarriz) igo ziren taula gainera eskerrak ematera eta esateko zuten guztia azaltzera. “Kontatu zerbait, baina ondo kontatu” premisari jarraiki egiten dute lan egunero.

abbadia-sariak-moriarti-zinea-eus

Antzerkian, zinean, eta bereiziki, telebistan aritu zen Odriozola, eta hamahiru urtez antzeztu zuen Goenkaleko Maria Luisaren paperak eman zion ospea. Mazok, halaber, dozenaka film, telesail eta antzerki obretan hartu zuen parte, hala nola, Julio Médemen Vacas (1992), Alex de la Iglesiaren La Comunidad (2000), Pablo Maloren Lasa eta Zabala (2014) eta baita Goenkale telesailean ere. Gainera, kamaren aurrean ez ezik, atzean ere aritu zen Patxo Telleria lankide eta lagunarekin, eta 2012an Bypass komedia erromantikoa aurkeztu zuten.

kontxu-odriozola-aitor-mazo-zinea-eus

  • Aundiya (Jon Garaño eta Aitor Arregi) filma udaberrian errodatu zuten Bilbo, Artikutza, Gasteiz, Baiona, Biarritz, Durango eta Euskal Herriko beste hainbat kokalekutan, eta Errementari (Paul Urkijo) filmaren errodajea abenduan abiatu dute.

Lehenak XIX. mendean bizi izan zen Migel Joakin Elizegi Altzoko handiaren istorioa kontatuko du, eta 2017an estreinatzeko asmoa dute; 2,42 metroko altuera zuen pertsonaia protagonistak, eta garai hartan, munduko gizonik altuena izan zen. Errementari, ostera, Urkijoren lehen film luzea izango da, eta Patxi Errementari ipuin klasikotik abiatuko da. Aktore taldean dira Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy, besteak beste. Azken honek Aundiya proiektuan ere hartu zuen parte, Joseba Usabiaga eta beste hainbat aktorerekin. Urteko fikziozko film luze potoloenak dira.

aundiya-errementari-zinea-eus

  • Kalebegiak film luze kolektiboa 64. Donostia Zinemaldian estreinatu zuten, Belodromoan egin zuten ekitaldi handian.

Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak eta Larrotxene Bideok kudeatutako proiektuan hamabost euskal zinegilek hartu zuten parte, baita dozenaka profesionalek ere, Donostiari buruzko hamabi labur osatzeko: Asier Altuna eta Telmo Esnal, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra, Gracia Querejeta, Daniel Calparsoro, Maria Elorza eta Maider Fernandez, Iñaki Camacho, Ekain Irigoien, Luiso Berdejo, Koldo Almandoz, Borja Cobeaga, Julio Medem eta Imanol Uribe. Lanak harrera beroa izan zuen ikusleen partetik, eta urrian zinema areto komertzialetara heldu zen.

kalebegiak-zinea-eus-kritika-zinemaldia

Hiru lagunen itsas bidaiaren jarraipena da Pedaló, Palaciosen lehen film luzea, eta Aritz Sorzabal kritikariak “aurrekaririk ez duen road movie fresko eta xume” moduan definitu zuen. Igelak filmak, aldiz, Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea eta Gurutze Beitia bezalako aktoreen parte-hartzea izan du, baita dozena erdi euskal musikarirena ere, eta gaurkotasun handiko istorioa kontatu du: iruzur egiteagatik atxilotu ostean, etxegabeen talde batekin amaituko duen gaztearen istorioa. Gainera, hamazazpi lan eskaini zituzten Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean, ia denak dokumentalak, eta Ramon Barea aktoreak jaso zuen urteko Zinemira saria.

igelak-pedalo-zinea-eus

  • Hemen Here elkarteak izen bereko datu-basea aurkeztu zuen martxoan, ikus-entzunezko sektorean diharduten emakumeen ikusgarritasuna sustatu eta lan aukerak errazteko.

Proiektuak ikusmin handia sortu zuen, eta Izaskun Arandia elkarteko zuzendariak aditzera eman zuenez, dozenaka lagunek eman dute izena azken hileetan.

IzaskunArandia2

Enpresek ETBrekin sinatutako kontratuak zalantzan jarri izanak, Espainiako Zinemaren Legeak jasandako aldaketek, eta ICAA Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak hartutako azken neurriek eragin negatiboak izan dituzte euskarazko eta euskal ekoizpenetan, José Portela elkarteko presidenteak azaldu zuenez.

Argazkia: Idoia Zabaleta (Berria-Argazki Press)

Argazkia: Idoia Zabaleta (Berria-Argazki Press)

  • Lekeitioko Euskal Zine Bilera jaialdia urri erdira aurreratu zuten, eta hainbat berrikuntza gehitu, tartean, jaialdiaren kartela aukeratzeko lehiaketa.

Joseba Andoni Zuberogoitia festibalaren antolaketa taldeko kidearekin izan ginen, eta 39. edizioko erronkak jaialdia egonkortzea eta “euskal Hollywood moduko zerbait bilakatzea” zirela aipatu zigun. Gainera, dataren aurreratzeak arrazoi garrantzitsu bat du atzean: Donostia Zinemaldian estreinatzen dituzten euskarazko filmak, ostean, Lekeitiora eramatea.

xbr9roy

  • Zineuskadi elkarteak haurrentzako hamalau film bikoiztu ditu euskarara, tartean, Storks (Zikoinak, Warner Animations etxeak ekoitzitakoa) Zinema Euskaraz programaren bidez.

Albert, Phantom Boy, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla, Printze Txikia eta Ozzy bezalako ekoizpenak ere euskaraz ikusteko aukera izan dute euskal haurrek aurtengoan, eta Durangoko Azokan zein Gabonetan emanaldi bereziak antolatu ditu elkarteak. Gurutze Peñalba elkarteko koordinatzailearekin izan ginen.

gurutze-penalba-zineuskadi-zinea-eus-03

Amaia Garcia, Gaizka Izagirre, Maria Elorza, Cliff de Hory, Maider Fernandez, Aitor Gametxo eta Irati Cano dira atariko zazpi blogariak, eta azken hileetan kaleratu dituzten erreportaje, sormen-bideo eta bestelako edukiek oso harrera ona izan dute, atariko eduki bisitatuenak bilakatuz, estreinaldiekin eta kritikekin batera. Uxue Arzelusi erreleboa hartuta, hain zuzen, astero zinemetan ikusgai den film baten kritika egiten du Sorzabalek.

Blogak-Zinea.eus

II.Kritika-Lehiaketa-Dustin-Lee