Gurutze Peñalba Zineuskadi elkarteko koordinatzailea da. Bertatik Zinema Euskaraz programa kudeatzen dute, haurrentzako filmak euskaraz bikoiztu eta zinemetan estreinatzea helburu duen programa, hain zuzen. Gainera, banatzaile eta zinema aretoentzako diru-laguntzak emanten dituzte. Peñalbarekin izan gara Donostiako Tabakaleran duten bulegoan. 

Elkartearen helburua lortzea ez da erraza, baina geroz eta gehiago dira zinema areto komertzialetan euskaraz proiektatzen diren filmak. Azken lau urteetan horretan jardun dute, eta urtean 12-14 pelikula artean estreinatzea lortu dute.

Dena den, orain arte major banatzaileek ez dituzte sekula filmak euskarara bikoiztu; onartzen lehena Warner etxea izan zen, eta aurten Disney sartu da. Peñalbak hurrengo urterako asmoez hitz egin digu, eta Fox, Sony eta Universal bezalako etxeen filmak bikoiztea gustatuko litzaiokela gaineratu du. Hona hemen elkarrizketa:

0