Zinegile eta gidoilari nafarra bi egunez izango da Mexiko hiriko Espainiako Kulturgunean. Bi saiotan banatu dute egitaraua, urtarrilaren 11n eta 12an. Bere ibilbidea azaltzeaz gain, sortutako lanez gozatzeko aukera izango da.
Lehenengo egunean, klase magistral bat emango du eta ondoren 1995ean egindako Nerabe film laburra proiektatuko dute. Bigarren jardunaldian, La buena nueva filma eskainiko dute eta ondoren lanaren inguruko hizketaldi bat egingo dute bertaratzen direnekin.
Pelikula 2008an estreinatu zen. Gerra Zibilaren hasieran kokatuko da, Altsasun. Miguel (Unax Ugalde) herri sozialista bateko parroko izendatuko dute. Errepresaliatuen alde egingo duenez, Elizako hierarkia eta militarren aurka joan beharko da, bere bizitza arriskuan jarriz.
https://www.youtube.com/watch?v=55wXPo4_w6s