Jendearen jakin-mina piztuko duen minutu bateko ikus-entzunezkoa egiteko gai al zara? Galdera horretatik abiatuta, bi asteko 60 segundu. Ikus-entzunezko lantegia antolatu du Tabakalerak 2016ko abenduaren 27tik 2017ko urtarrilaren 5era. Saioak goizetan egingo dituzte, 10:30etik 13:30era, eta izen-ematea doakoa da. Animatu!
Lantegiaren azken helburua oraindik jaio ez den ikus-entzunezko ekoizpen baten teaserra egitea da. Horretarako, baina, urratsez urrats joango dira, eta lehen ideiatik abiatuta, gidoia, soinua, plano motak, irudi ediziorako programak eta lanaren aurkezpena landuko dituzte ikasleek. Gonbidatu moduan Leire Ubeun soinu eta musikan aditua eta Ariane Irazusta ikus-entzunezko komunikazioan aditua joango dira.
Lantegia abenduaren 27tik urtarrilaren 5era luzatuko da, astegunetan soilik. Saioak Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegian egingo dituzte, 10:30etik 13:30era, eta izen-ematea zabalik da jada. Hamasei urtetik gorako lagunentzako saioak izango dira, eta orotara hamabost lagunentzako lekua izango da.
Ondorengoa da egutegia, egunez egun:
Abenduaren 27an, 1. saioa: Preprodukzioa
- Aurkezpena eta erreferenteak: Zer egingo dugu? Zer da teaser bat? Zein ezberdintasun du trailerrarekin?
- Lehen ideiak
- Gidoi bat nola idatzi
- Gidoian lanean hasi
Abenduaren 28an, 2. saioa
- Landutako gidoia aztertu
- Soinu bandaren azalpena
- Soinu efektu baten grabaketa
- Efektua editatzea
Abenduaren 29an, 3. saioa
- Soinu produkziorako herraminta nagusiak
- Soinu bandaren konposaketa
Abenduaren 30ean, 4. saioa
- Soinu bandaren konposaketa jarraitu
- Sortutako soinu banda aztertu eta ondorioak atera
Urtarrilaren 3an, 5. saioa: Produkzioa: grabazio eguna
- Gidoiak errepasatu eta plano motak ikusi
- Grabazioa
Urtarrilaren 4an, 6. saioa: Postprodukzioa
- Irudi edizio programaren herraminta nagusiak
- Edizioa
Urtarrilaren 5ean, 7. saioa: Aurkezpen eguna
- Zer da pitching bat?
- Inprobisazio ariketak
- Pitching-aren prestaketa
- Lanen aurkezpena
- Emaitzen analisia parte-hartzaile eta dinamizatzaileen artean