FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa maiatzaren 5etik 12ra luzatuko da, eta film luze zein laburren kategorietan parte hartu ahal izateko, izen-emate epea zabaldu dute antolatzaileek martxoaren 15era arte. Gainera, trailer faltsuen III. lehiaketa berreskuratu dute.

fant-23-bilbao-zinea-eus

Fantasia eta beldurrezko generoei eskainitako jaialdia da Bilboko FANT. Ohiko merkataritza zirkuituetan sartzeko zailtasunak dituzten eta Bilbon estreinatu ez dituzten lanak aurkez daitezke bertara MoviBeta eta Festhome online plataformen bidez, eta film labur zein luzeen kategorietan dozena bat sari banatuko dituzte.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 15ean itxiko dute, eta oinarri guztiak jaialdiaren atarian kontsulta daitezke.

Trailer faltsuak

Film labur eta luzeez gain, trailer faltsuen lehiaketa ere egingo dute. Martxoaren 15a baino lehen estreinatutako lanen trailerrak behar dute izan, eta jaialdiak bezalaxe, fantasia eta beldurrezko generoa landu behar dute. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina proposamen bidal ditzake, eta hiru minutu baino gutxiagoko iraupena izan behar dute.

Hautespen taldeak aukeratutako lanak jaialdian bertan eskainiko dituzte, saio bakarrean, eta ikusleek gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango dute. Izan ere, bi sari banatuko dituzte:

  • Lehen saria, epaimahaiak emandakoa: 1.500 euro
  • Bigarren saria, ikusleek emandakoa: 750 euro

Honenbestez, jaialdian parte hartzeko asmoa baduzu, aztertu oinarriak eta ez denbora galdu!