Iragan abenduaren 3an Euskarazko zinema sorkuntza eta kontsumoa izan genituen aztergai Durangoko Azokaren testuinguruan, Irudienean antolatu genuen mahai-inguruan. Saio atsegin eta interesgarria izan genuen Eneko Sargadoy aktorearen, Amaia Garcia kultur-kazetariaren, Aitor Abaroa zinema adituaren eta Maria Elorza zinegilearen eskutik, eta dozenaka ideia aztertu zituzten euskal zinemagintzan, era batera ala bestera, diharduten lau gazteek.
“Sormena askatasuna da”. “Gizakiak bere barruan duen zerbait da”. “Behar bat da”. “Sorkuntza bizitza ederragoa egitea da, norberarentzat eta besteentzat”. Sormenaren ideiaren hautemate ezberdinak plazaratuz abiatu genuen saioa, Maialen Goñi Zinea.eus atariko kudeatzailearen gidaritzapean. “Eta zer behar du sortzaile batek, orduan, sortzeko?”, galdegin zien segidan. Sagardoy eta Elorzaren erantzunak, hurrenez hurren: “Goserik ez egotea, oinarrizko baldintzak aseta izatea” eta “Baldintza intelektual egokiak eta denbora edukitzea”.
Laburpen bideoa (Egilea: Ioar Zabala):
Ordu eta erdiz, 15:00etan hasi eta 16:30ak arte, luzatu zen saioa. Teknologiaren demokratizazioaren ondorioak, kultur-kazetarien jarduna Euskal Herrian, zineaz hausnartu eta mintzatzeko espazioen beharra, gaztelaniazko bikoizketaren eta bertsio originalaren arteko talka… izan genituen aztergai, eta beste hainbat gai geratu ziren landu gabe.
Hona saioan gonbidatuek azpimarratutako hainbat ideia: