2016-2017 denboraldiarekin jarraitzeko, Kresala Zineklubak abendu eta urtarrileko egitaraua aurkeztu du. Astelehenean The Here After (Magnus von Horn, 2015) filmarekin zabalduko dute zikloa, eta urtarrilaren 30ean Donostia Zinemaldian eskaini zuten Juanmi Gutierrezen Oihalak Adarretan dokumentalarekin itxi.
Azken urteetako ekoizpen interesarriak zein film klasiko europarrak eskainiko dituzte datozen astelehenetan Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:30ean. Emanaldien aurretik, ohi bezala, gonbidatu eta filmetako zuzendariek lanen aurkezpenak egingo dituzte, eta ostean solasteko tartea izango da.
Abenduaren 5ean The Here After (Magnus von Horn, 2015), Begoña Pecharroman gizarte antropologoaren aurkezpenarekin.
https://youtu.be/xDnHfQtH0zU
Abenduaren 12an, Transeuntes (Luis Aller, 2015), Iñaki Ortiz eta Ricardo Fernandez zinema kazetarien aurkezpenarekin.
Abenduaren 19an, ekitaldi berezia Kresala Elkartearen 50. urteurrenaren harira.1928ko El mayorazgo de Basterretxe eskainiko dute Ana Belén García (pianoa eta ahotsa) eta Thierry Biscary (perkusioa eta ahotsa) musikarien emanaldiaz lagunduta.
Urtarriaren 2an, Popiol i diament (Andrzej Wajda, 1958), Juan Berasategui adituaren aurkezpenarekin.
Urtarrilaren 16an, 1944 (Elmo Nügagen, 2015), Iñaki G. Gurpegui EHUko Historia irakaslearen aurkezpenarekin.
Urtarrilaren 30ean, Oihalak adarretan (Juanmi Gutierrez, 2016) Armeniar diasporari buruzko filma, zuzendariaren beraren aurkezpenarekin.