Joana Pimienta zinegile portugaldarraren Um campo de aviaçao film labur dokumentalak jasoko du 58. Zinebi jaialdiko sari nagusia gaur iluntzean Bilbon egingo duten sari-banaketa ekitaldian. Eszenatoki gainean izango dira, baita ere, Maider Fernandez eta Maria Elorza, Gure Hormek filmari esker Euskal Zinearen saria eskuratu baitute.

maria-elorza-maider-fernandez-gure-hormek-zinea-eus

Zinebi Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazioarteko jaialdiaren 58. edizioak gaur itxiko ditu ateak Arriaga Antzokian egingo duten sari banaketa ekitaldian. Eta horren aurretik, palmaresa aditzera eman du epaimahaiak. Aurtengo lanen kalitatea goraipatu dute, 72 orotara.

Jaialdiko sari nagusia Lisboara joango da, Um campo de aviaçao dokumentalaren alde egin baitute epaimahaikideek. Joana Pimientaren labur dokumentala da. Euskal Zinearen saria, ordea, Maria Elorza eta Maider Fernandez gipuzkoarrek eskuratuko dute, aurtengo Kimuak katalogoko lanetako bat den Gure Hormek dokumentalagatik. Bigarren urtez jarraian, emakumezko zinegileek egindako lan batek eskuratuko du Euskal Zinearen saria; ez hori bakarrik, film sarituak emakumeak eta haien etxeetako hormak ditu aztergai aurtengoan. Zorionak bikote!

Palmares osoa:

Sari nagusiaUm campo de aviaçao, Joana Pimienta

Euskal Zinearen saria: Gure Hormek, Maria Elorza eta Maider Fernandez

Film espainiar onenari saria: Timecode, Juanjo Giménez

Film latinoamerikar onenari saria: El trabajo industrial, Gerardo Naumann

Zinebi First Film opera prima onenari saria: El futuro perfecto, Nele Wohlatz

Aipamen berezia: Septembro, Leonor Noivo

Urrezko Mikeldi saria dokumental onenari: Rust, Eloy Domínguez Serén

Zilarrezko Mikeldi saria dokumental onenari: Las vísceras, Elena López Riera

Urrezko Mikeldi saria fikziozko film onenari: Penúmbria, Eduardo Brito

Zilarrezko Mikeldi saria fikziozko film onenari: Cilaos, Camilo Restrepo

Urrezko Mikeldi saria animaziozko film onenari: Kaputt, Volker Schlecht eta Alexander Lahl

Zilarrezko Mikeldi saria animaziozko film onenari: Sredi Chernyh Voln, Anna Budanova