Euskara hutsean egindako zinemaren erakusleihoa den ziklo hau, azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte luzatuko da, eta emanaldiak Campos Eliseos antzokian dohainik egingo dira.

zine-kontari-2016-zinea-eus

SGAE fundazioak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak elkarlanean antolatzen dute ziklo hau, eta, helburua, “euskaraz idatzitako istorioak euskaraz kontatzea” dela esan dute antolatzaileek.

 

Bigarren edizio honetako emanaldiak 19:00etan hasiko dira Campos Eliseos antzokiko Kupula Aretoan; abenduaren 2koa izan ezik, hori 18:00etan izango da.

 

 

Egitaraua:

  • Azaroak 28: Gazta zati bat (Jon Maia, 2012)
  • Azaroak 29: Zuloak (Eider Rodriguez eta Fermin Muguruza, 2012)
  • Azaroak 30: Arriya (Alberto Gorritiberea, 2011)
  • Abenduak 1: Amama (Asier Altuna, 2015)
  • Abenduak 2: Zigortzaileak (Arantza Ibarra eta Alfonso Arandia, 2010)