Showing Foundation-ek eta Villanuevako Unibertsitateak sortutako ekimena da Showing Film Awards, eta otsailaren 27a bitartean parte hartzeko aukera izango dute mundu osoko 17 eta 25 urte bitarteko gazteek.
Aurtengoa zazpigarren edizioa da eta gaia ‘Erresilienteak, askeago’ izango da. Hainbat sari banatuko dituzte: hiru Sari Nagusiak, bost Accesitak (Gidoia, Produkzioa, Muntaia, Argazkigintza eta Zuzendaritza) eta Ikusleen Saria. Guztira 6.000 euro baino gehiagoko sariak dira.
Showing Film Awards jaialdiaren helburua, gazteek giza balio unibertsalei buruz gogoeta egitea da ikus-entzunezkoak erabiliz. Modu honetan, erresilientzia, isiltasuna, barkamena, bakea eta zintzotasuna bezalako gai zehatzekin egin izan dute lan gazteek.
Zinemaren alorreko hainbat aurpegi ezagunek babesten dute gazteen talentua sustatzen duen jaialdi hau. Hala nola, Macarena Gomez aurkezle lanetan aritu zen, edo Elena Furiase nahiz Leticia Dolera aktoreek aurreko edizioetan parte hartu dute.
Izena emateko irakurri lehiaketaren oinarriak eta bete galdetegi hau otsailaren 27a baino lehen, inkripzioak 20 euro balio du. Animatu eta parte hartu!