“Euskal zinema nazioartean ezagutarazteko egindako lanagatik” sarituko dutela azpimarratu du Gizpukoako Aldundiak. Sari hau euskararen alorrean egindako lanagatik banatzen dute.
Loreak, 80 egunean, eta berehala zinema aretoetara helduko den Aundiya bezalako proiektuen atzean dago Moriarti, eta Jon Garaño, Xabier Berzosa, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Asier Acha eta Jorge Gil Munarrizek osatzen dute.
“Behin eta berriro erakutsi dute euskaraz eta baliabide mugatuekin ikus-ntzunezko produktu duinak eta lehiakorrak egin daitezkeela”, adierazi du Mikel Irizar Gipuzkoako Aldundiaren Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusiak. Euskarazko zinemari naizoartean bide bat ireki diotela gaineratu du Irizarrek.
Anton Abadia saria 1996. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen, euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsonak edo erakundeak saritzeko. Iaz Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) aurkezle ezaguna saritu zuten.
Aurten, saria emateko ekitaldia abenduaren 1ean egingo dute, 19:00etan, Foru Aldundiaren jauregian.