Creative Commons lizentziapean sortutako zinema sustatzea helburu duen jaialdi hau atzo hasi zen eta azaroaren 18ra arte luzatuko da. Emanaldiak Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean eta DSS2016 gunean izango dira. Filmak ikusteko aukeraz gain, solasaldiak ere antolatu dituzte. Sarrera doakoa da.
Laugarren urtez antolatu dute CineCCdonostia, eta honakoa Bartzelonako BccN (Barcelona Creative Commons Film Festival) jaialdian oinarrituta sotu zuten. Creative Commons hori dela eta, jaialdiko programazioa eta edukiak kopiatu, nahastu, banatu eta proiektatzeko aukera ematen dute antolatzaileek.
PROGRAMAZIOA
Koldo Mitxelena kulturgunean (Urdaneta kalea, 9):
- Azaroak 15, 18:30ean:
- Somonte, los puños en la tierra (Somonte, ukabilak lurrean), Damià Caro, 52 min, 2016.
- La voz del concejo (Kontzejuaren ahotsa), Isabel Medarde eta Sergio Gonzalez, 60 min, 2012.
- Azaroak 16, 19:00etan:
- Aokigahara (Suiziden basoa),Joaquin Ramos, 9 min, 2016.
- El Ball del Vetlatori (Gaubeilako dantza), Marc Sempere, 70 min, 2016.
DSS2016 espazioan (Easo kalea, 43):
- Azaroak 17, 19:00etan:
- Fronteras Compartidas (Muga partekatuak, Xuban Intxausti, 53 min, 2016.
- Azaroak 18, 19:00etan:
- Democracia silenciada (Isilarazitako demokrazia), Xuban Intxausti, Juanma Arizmendi, 53 min, 2016.
Jaialdiak atzo ekin zion sail ofizialari, The story of technoviking (“technoviking”.en istorioa) filmaren proiekzioarekin. Jarraian, hainbat adituk solasaldia eskaini zuten: Txarlie, Natxo Rodríguez (Arte Ederren Fakultatea, Arte eta Teknologia Departamentua UPV/EHU) eta Jorge Campanillas (egile eskubideetan aditua den abokatua-Iurimatica). Juanjo Diaz CC Zinema Donostiako zuzendariak dinamizatuta.
Informazio gehiago nahi baduzu: