Xabier Erkiziak Beti bezperako koplak filmaren soinuagatik jaso du Irudiaren eta Soinuaren Goi Eskola Saria, eta, David Aguilarri, berriz, Mara Mara filmak eman dio Welab Saria argazkigintza onenari.
Alcala de Henareseko udalak eta Madrileko autonomia erkidegoak antolatutako zinema-jaialdi honetan, Espainiar estatuko eta nazioarteko filmak izan dira ikusgai, eta genero guztietakoak, gainera. 46. edizio hau azaroaren 4tik 11ra arte luzatu da.
Espainiar estatukoen artean, Lehenengo Saria Chema García Ibarraren La disco resplandece filmak irabazi du, eta Aipamen Berezia Ricardo Iscar Alvarezen La última feria lanari egin diote.
Nazioartekoen artean, berriz, Selim Azzazi zinegile frantziarraren Ennemis intérieurs filmak jaso du Lehenengo Saria, eta, Europear sariketan, Ikusleen Saria Jacob Schmidt zinegileak jaso du Gewitterzellen lanagatik.