Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak datozen hileetako Nosferatu Zikloa aurkeztu dute. Azaroaren 9an hasi eta ekainaren 14ra arte iraungo du, eta Hollywoodeko komediaren urrezko aroan egindako lanak eskainiko dituzte Tabakalerako Zinema 1 Aretoan. Lehen saioan Ernst Lubitschen Trouble in Paradise (Un ladrón en la alcoba) komedia eskainiko dute.
XX. mendeko 30eko hamarkadaren hasieran komedia eredu berri bat sortu zen Hollywooden: komedia ludikoa, zoro samarra, ezarritako arauak hankaz gora jarri zituena. Screwball Comedy izena jarri zioten orduan Howard Hawks, Ernst Lubitsch, Frank Capra eta Preston Sturges, besteak beste, bezalako zinegileek egindako dibertsioa helburu zuten komedia biziei.
Bada, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak elkarrekin antolatu ohi duten Nosferatu Zikloaren edizio berrian, hain zuzen, Srewball Comedy delakoa izango dute aztergai. Zikloa azaroaren 9an, asteazkena, abiatuko dute Trouble in Paradise filmarekin, eta orotara 24 saio egingo dituzte ekainaren 14ra arte Tabakalerako Zinema 1 Aretoan.
Gainera, ohikoa denez, zikloarekin lotutako bi liburu argitaratuko dituzte: Screwball Comedy. Vivir para gozar (Carlos F. Herederok koordinatua), eta Screwball Comedy. Hollywoodeko komediaren urrezko aroa (Quim Casasek kudeatutakoa).
Sarrerak 3,5 euroren truke eskura daitezke, eta ziklo osorako bonuak 55 euro balio ditu. Egitaraua:
- Azaroaren 9an, asteazkena: Ernst Lubitschen Trouble in Paradise (Un ladrón en la alcoba, 1932)
- Azaroaren 16an, asteazkena: Frank Capraren It Happened One Night (Sucedión una noche, 1934)
- Azaroaren 23an, asteazkena: Sam Wooden A Night at the Opera (Gau bat operan, 1935) – euskaraz –
- Azaroaren 30ean, asteazkena: William Wylerren The Good Fairy (Una chica angelical, 1935)
- Abenduaren 14an, asteazkena: Mitchell Leisenen Easy Living (Una chica afortunada, 1937)
- Urtarrilaren 11n, asteazkena: Gregory La Cavaren My Man Godfrey (Godfrey nire gizona, 1936) – euskaraz –
- Urtarrilaren 18an, asteazkena: Leo McCareyren The Awful Truth (La pícara puritan, 1937)
- Urtarrilaren 25ean, asteazkena: William A. Wellmanen Nothing Sacred (La reina de Nueva York, 1937)
- Otsailaren 1ean, asteazkena: Howard Hawksen Bringing Up Baby (La fiera de mi niña, 1938)
- Otsailaren 8an, asteazkena: George Cukoren Holday (Oporrak, 1938) – euskaraz –
- Otsailaren 15ean, asteazkena: Ernst Lubitschen Bluebeard’s Eighth Wife (La octava mujer de Barba Azul, 1938)
- Otsailaren 22an, asteazkena: Mitchell Leisenen Midnight (Medianoche, 1939)
- Martxoaren 8an, asteazkena, Howard Hawksen His Girl Friday (Luna nueva, 1940)
- Martxoaren 15ean, asteazkena: Preston Sturgesen The Palm Beach Story (Un marido rico, 1942)
- Martxoaren 22an, asteazkena: Tay Garnetten Joy of Living (Bizipoza, 1938) – euskaraz –
- Martxoaren 29an, asteazkena: Frank Capraren You Can’t Take It with You (Vive como quieras, 1938)
- Apirilaren 26an, asteazkena: W.S.Van Dyke II.aren It’s Wonderful World (En este mundo traidor, 1939)
- Maiatzaren 3an, asteazkena: Ernst Lubitschen The Shop Around the Corner (El bazar de las sorpresas, 1940)
- Maiatzaren 10, asteazkena: Garson Kaninen My Favorite Wife (Nire emazterik gustukoena, 1940) – euskaraz –
- Maiatzaren 17an, asteazkena: George Cukoren The Philadelphia Story (Historias de Filadelfia, 1940)
- Maiatzaren 24an, asteazkena: Preston Sturges The Lady Eve (Las tres noches de Eva, 1941)
- Maiatzaren 31n, asteazkena: Preston Sturgesen Sullivan’s Travels (Los viajes de Sullivan, 1941)
- Ekainaren 7an, asteazkena: George Stevensen Woman of the Year (Urteko Andrea, 1942) – euskaraz –
- Ekainaren 14an, asteazkena: H. C. Potteren Mr. Blandings Builds His Dream House (Los Blandings ya tienen casa, 1948)