Pedro Rivero bilbotarraren eta Alberto Vázquez galiziarraren Psiconautas, los niños olvidados animaziozko filma Europako Zinearen Sarietarako hautagaia da animaziozko film onenaren kategorian. Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 10ean egingo dute Polonian.
Nazioarteko jaialdietan 40tik gora sari eskuratu ditu Basque Films ekoizpen etxeak, Zircozine galiziarrarekin batera, 2015ean ekoitzitako animaziozko Psiconautas, los niños olvidados lanak, tartean, Annecyko Animaziozko Filmen Nazioarteko Jaialdiko ikusleen saria.
Filmeko protagonistak Birdboy eta Dinki dira. Hondamendi ekologiko baten ostean, elkarrekin egingo diote aurre minari neba-arrebek. Pixkanaka, baina, Birdboy bakartu eta basora joango da bizitzera, barne deabruei aurre egin nahian, eta Dinkik bidaia arriskutsu bat abiatuko du leku hobeago baten bila. Neba berarekin joatea nahiko du, baina horretarako, Birdboyk barne gatazkak menderatu beharko ditu.
Filma, bada, Europako Zinearen Sarietarako proposatu dute, animaziozko film onenaren kategorian, eta abenduaren 10ean Polonian egingo dute sari-banaketa ekitaldia. Proposamen ezberdina, animazioren alorrean balibaide berritzaileak erabiltzen dituena.