Elorrioko Arriola Antzokiak urtero antolatzen duen film laburren lehiaketaren edizio berria azaroaren 4tik 5era egingo dute aurtengoan antzokiaren beraren, Elorrioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte bideoa osatu eta aurkezteko. Izena emateko epea zabalik da jada.

24 Ordu Digitalean du izena Elorrioko Antzokiak, ikus-entzunezko edukien sorkuntza sustatzeko, orain 11 urte abiatu zuen film laburren lehiaketak. Egitasmo interesgarriak irten dira bertatik azken urteetan, tartean, lehiaketan sari nagusia irabazi eta diruarekin Argi film laburra osatzea erabakiko zuen Iratxe Mediavillak gidatutako lantadearen Il Marquesse lana.

24-ordu-digitalean-02Aurtengoan, azaroaren 4an, 17:00etan, gaia proposatuko diete antolatzaileek parte hartzaileei, eta taldeek 24 ordu izango dituzte filma errodatu, muntatu eta Arriola Antzokian aurkezteko. Azaroaren 5ean, iluntzeko 22:00etan, film guztiak eskainiko dituzte, eta sariak banatu. Lehenak 700 euro jasoko ditu, eta beste bi finalistek 500 eurona.

Izena emteko epea zabalik da jada, ondorengo helbidera idatzi besterik ez dago: 24ordu@arriola.com. Animatu!