Euskal zinemaren erreferenteetako bat den Ama Lur (1968) filmeko zuzendaria izan zen (Nestor Basterretxearekin batera) Fernando Larrukert zuzendari, muntatzaile eta argazkilari irundarra 82 urterekin zendu da bere sorterrian.

 

fernando-larrukert-zinea-eus

Azken hamarkadetan euskal kultur sorkuntzan erreferente izan da Larrukert, zinegintzan, argazkigintzan eta musikagintzan aritutako ekintzaile nekaezina. Euskal zineman aitzindaria izan zen lagun eta eskulturgile Nestor Basterretxearekin osatu zuen Operación H (1963) film labur esperimentalarekin, eta ostean, Pelotari (1964) egin zuten.

ama-lur-zinea-eus-fernando-larrukertBaina Frankismo garaiko zentsura gogorraren aurrean Donostia Zinemaldian estreinatzea lortu zuen Ama Lur filmagatik egin zen bereziki ezagun; euskal gizartearen irudikapena egin zuten lan hartan, eta bertako balio etnografikoak  landu zituzten, euskal hizkuntza zinematografiko propioa sortuz. 2007an Durangoko Azokan berriro estreinatu zuten filma, DVDan, Gara egunkariaren eskutik. Izan ere, Euskadiko Filmategiak jatorrizko zintaren egoera oso eskasa zela zabaldu zuen, eta lana galdu aurretik, digitalizatu egin zuten.

Basterretxearekin Frontera Films Irun ekoizpen etxea sortu zuen, eta 70eko zein 80ko hamarkadetan dozena bat film zuzendu eta muntatu zituen, hala nola, Euskal Herria-Musika (1979) eta Agur Everest (1981). Azken lanak, bereziki, mendizaletasunarekin lotutako dokumentalak izan ziren, eta muntaketa lanetan aritu zen Larrukert.

90eko hamarkadatik aurrera, baina, zinea albo batera utzi eta argazkigintzan jarri zituen indarrak. Bere sorkuntza zabala erakusteko hainbat esposizio egin ditu azken urteetan, eta euskal sortzaileekin duen harreman estua tarteko, proiektu ugaritan parte hartu zuen.

Bada, zinegile irundarra gaur, urriak 20, zendu da 82 urterekin.