Zinemaren industriari eta kulturari ekarpena egin dioten emakumeen ikusgarritasuna sustatzea helburu du Bilbon urtero egin ohi duten Zinemakumeka gara! mostrak. Aurtengoa XI. edizioa izango da, eta urriaren 17tik 23ra luzatuko da. Emanaldiak BBK aretoan egingo dituzte.

zinemakumeak-gara-zinea-01Atzo, urriak 17, hasi zuten Zinemakumeak gara! mostra 19:30ean BBK aretoan eskaini zituzten Sara a la fuga (Belén Funes) laburraren eta Obvious Child (Gillian Robespierre, 2014) luzearen proiekzioekin. AEB, Hego Korea, Grezia, Espainia eta Irango zinemagileen filmak eskainiko dituzte igandera bitarte Bilbon, eta mahai-inguruak eta solasaldiak ere izango dira, ekitaldiak jantzi eta hausnarketa sustatzeko.

Gainera, aurtengo Simone de Beauvoir saria Nuria Vidal zinema kritiko eta idazleak jasoko du, eta larunbatean omenaldia egingo diote 19:00etatik aurrera.

Ondorengoa da datozen egunetako programa:

  • Asteartea, urriak 18, 20:00etan, Amigas íntimas (Irene Cardona) eta A girl at my door (July Jung) filmen emanaldia.
  • Asteazkena, urriak 19, 11:00etan Cortos en femenino saioko lanen proiekzioa, eta 19:30ean Café para llevar (Patricia Font) eta Chevalier (Athina Rachel Tsangari) filmen emanaldia.
  • Osteguna, urriak 20, 19:30ean Roboethics (Rut Angielina G. Fuentes), Vida y reflejo (Julia García), eta Las sinsombrero (Serrana Torres, Tánia Balló eta Manuel Jiménez Núñez). Ostean, 27. Belaunaldiko emakumeak eta haien ikusgarritasuna historian solasaldia.
  • Ostirala, urriak 21, 19:30ean Hitz egiten duten emakumeak, eta ez soilik gizonez solasaldia lehenik, eta ostean, Una vez (Sonia Madrid eta María Guerra), No et tiris, encara (Marta Gastón) eta Las amigas de Ágata (Laia Alabart, Alba Cros, Laura Rius eta Marta Verheyen) lanen emanaldia.
  • Larunbata, urriak 22, 19:00etan El perro del hortelano (Pilar Miró) filmaren emanaldia, eta Simone du Beauvoir sariaren entrega ekitaldia. Ostean, Emakumeak zinema kritikan solasaldia.
  • Igandea, urriak 23, 18:00etan Xprest! Aux film laburren saioa eta sari banaketa ekitaldia.