Joseba Andoni Zuberogoitia Lekeitioko Euskal Zine Bilera jaialdiaren antolaketa taldeko kidea da. Jaialdiaren 39. edizioa urriaren 16tik 22ra luzatuko da aurtengoan, eta ekimenaren berritasunez, helburuez eta ikusgai izango diren lanez mintzatu gara berarekin Lekeitiora egindako bisitan.
Ez dira edonolakoak Lekeitioko Euskal Zine Bileraren helburuak: jaialdi moduan finkatzea eta “euskal Hollywood moduko zerbait bilakatzea”. Baina horretarako gogor ari dira lanean, eta beste urte batez, jardueraz eta emanaldiz betetako egitaraua atondu dute, Zuberogoitiak azaldu moduan.
Donostia Zinemaldira hurbiltzeko egin duten saiakerak emaitzak izango dituelakoan daude, bertan aurkeztutako euskal ekoizpenak, zinemetara heldu aurretik, jaialditik igaro ahal izango direlako. Eta euskal ikus-entzunezkoetan diharduten (H)emen her(e) elkartearkin zein aurtengoan dozenaka proiektu abian jarri dituen Donostia 2016 Kultur Hiriburutzarekin lortutako elkarlanek Euskal Zine Bilera bide honetik aurrera ari dela erakusten dute, industriako indarguneak non dauden ongi ezagututa.
Jaialdiaren egitarau osoa kontsultatzeko aukera ere badago.