Gai sozialak lantzen dituzten 438 film izango dira ikusgai datozen egunetan Bilboko Azkuna Zentroan, zortzigarren Zinema Ikusezina jaialdiaren baitan. Kultura, Communication & Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako ekitaldia da, eta gaur, urriak 13, hasi eta datorren ostegunera bitarte luzatuko da.

zinema-ikusezina-zinea-eus-bilbo-02Irailaren 19az geroztik Bizkaia eta Arabako hogei aretotan Zinema Ikusezina jaialdiko filmak izan dira ikusgai, ekimena lurralde osora zabaldu nahi izan baitute antolatzaileek, ohi bezala. Dena den, gaur abiatuko dute astebete iraungo duen jaialdiaren faserik intentsoena, eta 438 film sozial eskainiko dituzte Bilboko Azkuna Zentroan.

Horien artean 86 lehiatuko dira Sail Ofizialean. 44 emakumeek zuzendutakoak dira, eta 47 herrialdetako ekoizpenak dira. Orotara, Pakistan, Honduras, Ekuador, Alemania, Suedia, Argentina, Kolombia eta beste hainbat herrialdetatik etorritako hogei zinegile etorriko dira Bilbora egunotan, tartean, Paula Heredia, Carla Valencia eta Ernesto Alemany zinegileak.

Inaugurazio gala gaur 19:30ean egingo dute, eta Asier Hormaza eta Maribel Salasek gidatuko dute saioa. Vive (Nerea Cardenas, Gari Etxeberria, Sheila Etxebarria, Nerea Goirizelaia eta Juan San Juan, 2016) dokumental laburra, Migrar no es delito (Euskadiko ONGD Koordinakundea, 2016) animaziozko film laburra, eta K2 and the invisible footmen (Iara Lee, 2015) dokumental laburra eskainiko dituzte. Gonbidapenak eskatzeko aukera dago info@kcd-ongd.org helbidean edo 94 602 46 68 telefonora deituta.

Egitarau osoa kontsultatzeko.