Juanma Bajo Ulloa zinegile gasteiztarra izango da Euskadiko Filmategiak hilero antolatzen duen zikloko protagonista berria, urri eta azaroan bere lanak izango baitira ikusgai Donostiako Tabakaleran eta Gasteizko Florida Guridi zinemetan. Hilaren 21ean, gainera, Agustí Villarongarekin batera solasaldia egingo dute Donostian.
64. Donostia Zinemaldian Juanma Bajo Ulloa. Cine en las entrañas lana aurkeztu zuen Euskadiko Filmategiak, zinegile gasteiztarrari egindako elkarrizketetatik abiatutako lana, bere lana ez ezik, zinegilearen nortasuna bera eta lan egiteko modua ere ezagutzeko aukera emango duena. Eta gehiegi aldentzen utzi gabe, urri eta azaroko zikloa ere Juanma Bajo Ulloaren filmografiari eskaintzea erabaki du Euskaldiko Filmategiak, Donostian zein Gasteizen egingo dituzten emanaldietan.
Hala, Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi duen pertsonari gazteena den Bajo Ulloaren dozena bat lan eskainiko dituzte Tabakaleran eta Florida Guridi zinementan. Urriaren 6an hasiko dituzte emanaldiak, eta azaroaren 24ra arte luzatuko dira. Gainera, hilaren 21ean Bajo Ulloa eta Agustí Villarongoaren arteko solasaldia egingo dute Tabakalerako Z Aretoan, 18:00etan. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Donostia 2016k ere parte hartu du ekitaldian.
Egitarau osoa:
Donostia
- Urriaren 6an, osteguna, 19:00etan: Cruza la Puerta (1984) eta Alas de mariposa (1991)
- Urriaren 13an, osteguna, 19:00etan: A kien pueda interesar (1986), 100 aviones de papel (1987), Akixo (1988) eta El reino de Víctor (1989)
- Urriaren 20an, osteguna, 19:00etan: El último payaso (1985) eta La madre muerta (1993)
- Urriaren 21ean, ostirala, 18:00etan: Solasaldia Juanma Bajo Ullo eta Agustí Villarongarekin, eta ostean, Camino a Baeza (2012) eta El testament de la Rosa (2015)
- Urriaren 27an, osteguna, 19:00etan: Ordinary Americans (1999) eta AIRBAG (1997)
- Azaroaren 3an, osteguna, 19:00etan: Frágil (2004)
- Azaroaren 10ean, osteguna, 19:00etan: Historia de un grupo de rock (2008) eta ostean, Mariano Casanovaren kontzertua
- Azaroaren 17an, osteguna, 19:00etan: Rey Gitano (2015)
- Azaroaren 24an, osteguna, 19:00etan: Rockanrollers (2016)
Gasteiz
- Urriaren 6an, osteguna, 20:30ean: A kien pueda interesar (1986) eta 100 aviones de papel (1987)
- Urriaren 10ean, astelehena, 20:30ean: Ordinary Americans (1999) eta AIRBAG (1997)
- Urriaren 20an, asteartea, 20:30ean: El último payaso (1985) eta La madre muerta (1993)
- Urriaren 27an, osteguna, 20:30ean: Cruza la puerta (1984) eta Alas de mariposa (1991)
- Azaroaren 3an, osteguna, 20:30ean: Frágil (2004)
- Azaroaren 10ean, osteguna, 20:30ean: Historia de un grupo de rock (2008) eta Camino a Baeza (2012)
- Azaroaren 17an, osteguna, 20:30ean: Rey Gitano (2015)
- Azaroaren 24an, osteguna, 20:30ean: Rockanrollers (2016)