Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez, Zikoinak (Nicholas Stoller eta Doug Sweetland) animaziozko filma euskaraz estreinatuko da ostiralean, irailak 30, Hego Euskal Herriko hainbat zinema aretotan.

storks-zineuskadi-zinea-eus-02Haurrak banatzeaz arduratzen den konpainiako langile onena da Junior zikoina. Postuz igotzekotan dela, Umeak Egiteko Makinak ume zoragarri bat egingo du, eta Junior eta Tulip arduratu beharko dira haurra lehenbailehen eta inor ohartu gabe familia bati eramateaz. Izan ere, haurren ordez, internetez erositako produktuak paketetxoetan banatzeaz arduratzen dira orain zikoinak.

Warner etxearen ekoizpen berria ostiralean, irailak 30, helduko da mundu osoko zinema aretoetara, eta gurean euskaraz ikusteko aukera izango da Zineuskadi elkartearen eskutik. Ondorengo aretoetan estreinatuko dute euskaraz:

  • Bilboko Multicines, Alhondiga eta Zubiarte zinemetan
  • Getxoko Zineman
  • Barakaldoko Yelmo Megapark eta Max Ocio zinemetan
  • Gasteizko Florida zinemetan
  • Iruñeko La Morea zinemetan
  • Donostiako Principe zinemetan
  • Errenteriako Niessen zinemetan
  • Usurbilgo Urbil zinemetan

Zinema Euskaraz programaren baitan euskaraz estreinatzen duten urteko hamaikagarren filma da Zikoinak. Azken hileetan, besteak beste, Zipi eta Zape eta kapitainaren irla (Oskar Santos) eta Printze Txikia (Mark Osborne) film arrakastatsuak eskaini dituzte.