Euskal zinegileei zuzendutako Nerbioi eskualdeko film laburren jaialdia da Begibistan, eta lau urteko etenaldiaren ostean, seigarren edizioa egingo dute irailaren 28tik 30era. Bi sail ofizial izango ditu, Ofibistan eta Nerbioibistan, eta 2015ean zein 2016an ekoitzitako lanak izango dira ikusgai.

begibistan-zinemaren-astea-zinea-eus-01Hogehita hamarretik gora lan eskainiko dituzte datozen egunetan Amurrioko Antzokian, Begibistan Zinemaren Astea egingo baitute bihartik ostiralera bertan. Kepa Sojo zinegile laudiotarra da ekimenaren arduradun nagusia, eta tokiko lanen parte-hartzea sustatzeko, bi sail nagusitan bereizi dute jaialdia: Ofibistan, sail orokorra, eta Nerbioibistan, Nerbioi eskualdeko lanentzako saila.

Filmak aurezteko deialdia ekainean zabaldu zuten, eta lan andana jaso zituzten abuztuaren 12ra bitarte. Guztien artean, ondorengoak aukeratu dituzte jaialdirako:

Asteazkena, 28. Amurrio Antzokian, 20:00etan. Inaugurazio ekitaldia

Nerbioibistan saileko filmak:

  • Mikel Bustamanteren Puré
  • Aritzeder Arregiren Cartas de guerra
  • Aitor González Iturberen Pajero
  • Luisan García, Luis Santos eta AMPA Lamuzaren Koloretako txoriak
  • Mikel Bustamanteren Peseteros
  • Aitor Arenasen La Sra. Jesusmari

Osteguna, 29. Amurrioko Antzokian, 19:00etan.

Ofibistan saileko lehen emanaldia:

  • Jon Zurimendiren El angulo recto no existe
  • Maritxu Arroyo, Miren Saiz eta Santiago Ronen Emakume baserritarrak
  • Ilune Díazen Impulso
  • Sonia Estevezen Abiadura
  • Alberto Gastesiren Mirors
  • Felipe Ugarteren Hasiera
  • Begoña Vicarioren Jane, Tarzan ez zen horren guay
  • Jon Mikel Caballeroren Cenizo
  • Mikel Ruedaren Caminan
  • Aitor Elorriagaren Cuenta atrás

Osteguna, 29. Amurrioko Antzokian, 21:00etan

Ofibistan saileko bigarren emanaldia:

  • Unai Undaren Última sesión
  • Tucker Dávilaren Duellum
  • Arantxa Echevarriaren El último bus
  • Maria Elorza eta Maider Fernandezen Gure hormek
  • Roberto San Sebastiánen Yayos
  • Yago Mateoren Fishura
  • Aitor Oñederraren I Said I Would Never Talk About Politics

Ostirala, 30. Amurrioko Antzokia, 19:00etan

Ofibistan saileko hirugarren emanaldia:

  • Unai Guerraren Duelo a las 12 en punto
  • Rubén Salazarren Villa Mnemosine
  • Jorge Gil Munarrizen Xinta Dantza
  • Aritz Bilbao eta Lander Otaolaren Footing
  • Paul Urkijoren Naara
  • Aitor Gutierrezen Ulises
  • Urko Olazabalen Anujin
  • Axier Salazarren Dantzariak

Ostirala, 30. Amurrioko Antzokia, 21:00etan

Sari banaketa ekitaldia eta ohorezko txapela.