Gaurko Zurriolako Butaka saioa Gutik Zura dokumentalaren zuzendari Jon Maiari egindako elkarrizketarekin abiatu da. Egurraren balioa gizarteratzeko, eta Euskal Herriak zurarekin izan duen harreman estuaren berri emateko helburua du proiektuak, eta Marijose Barriola izan da egitasmoaren eragile nagusia. Dokumentala euskal zinemari eskainitako Zinemira sailean aurkeztu dute, lehiaketan.

Ostean, Iratxe Fresneda eseri da butakan, Mirentxu Loyarte zinegile nafarrari buruz osatu duen Irrintziaren oihartzunak dokumentalari buruz solasteko. Iruñeko zinegileak sorkuntza-lanean erbestean emandako urteak kontatu ditu lanak, eta oso Zinemira sailean hartu du parte, lehiaketatik kanpo.

Azkenik, solasaldiaren tartean, Argiako Gorka Bereziartua eta Berriako Angel Aldarondo izan dira Inaxio Esnaola aurkezlearekin solasean. Sail Ofizialaz mintzatu dira.