Gaurko, irailak 21, Zurriolako Butaka saioan iluntzean Donostia Saria jasoko duen Sigourney Weaverrien (New York, 1949) soslaia eskaini dute lehenik. J.A. Bayonaren A Monster Calls filma aurkeztera etorri da Gipuzkoako hiriburura, eta emanaldian bertan emango diote saria.
Ostean, Jorge Gil eta Telmo Esnalen txanda izan da. Lehena Kalebegiak proiektu kolektiboaren koordinatzaile lanetan ibili da azken hileetan, eta bigarrena egitasmoan parte hartu duten zuzendarietako bat da, Asier Altunarekin batera Estropada eguna film laburra osatu baitu. Gaur Velodromoan eskainiko duten lanaren inguruan mintzatu dira biak ala biak.
Segidan, Gorka Erostarbe eta Mikel Yarza batu zaizkio Inaxio Esnaolari, azken egunotan ikusi dituzten filmen inguruan mintzatzeko.
Eta Irutxuloko Hitzako Nerea Lizarraldek, azkenik, Gaztezulo aldizkariko Ane Urrutikoetxearen eta Gorka Otxoa Igelak filmeko zuzendariaren inguruan hitz egin du.