Gaurko Zurriolako Butaka saioan izan dira Patxo Telleria eta Miren Gazteñaga, Igelak filmeko zuzendaria eta aktorea. Filma gaur bertan, irailak 20, eskainiko dute Euskal Zinemaren Galan.
Haien ostean, Ibai Iturria elkarrizketatu du Inaxio Esnaolak, Baskavígin dokumentalaren inguruan. Zinemira sailean lehiatuko da filma, eta 1615ean Islandiara joandako baleazaleen istorioa kontatuko du.
Eta azkenik, kritikarien tartean, Argiako Mikel García eta Euskal Irratiak sareko Mikel Kintana izan dira, orain arte ikusi dituzten lanen errepasoa egiten.