64. Donostia Zinemaldia bitartean Zure gomendioa! izeneko kanpaina jarri dugu abian Zinea.eus atariko algunok, eta Donostiako kaleetan zinezaleen bila ibili gara, haien gomendioak jasotzeko asmoz. Dozenaka eskuratu digutu, eta parte hartu duten guztien artean bi sarrera zozkatu ditugu Kalebegiak filmaren emanaldirako, haien eskuzabaltasuna saritzeko. Asier Gonzalez tolosarra izan da garailea. Zorionak!

asier-gonzalez-txikia

Datozen asteetan atal berri bat sortuko dugu webgunean, gomendioen atala, hain zuzen. Bertan zuen guztion proposamenak jaso nahi ditugu, gustuko dituzuen eta ikustea merezi duten film horien izenburuak ezagutu nahi baititugu. Edozein garai eta jatorritako film eta dokumentalak izan daitezke, guk ez dizuegu mugarik jarriko.

Hala, lehen urratsa guk geuk ematea erabaki dugu, eta Donostiako kaleetara irten gara Zinemaldiaz gozatzera etorritako lagunen iritziak ezagutzera. Denetariko filmak idatzi dituzte gure arbela zurian, eta izan da izenburu bat baino gehiago jarri digunik ere! Lagun horien guztien artean, bihar, irailak 21, Velodromoan egingo duten Kalebegiak film kolektiboaren emanaldirako bi sarrera zozkatu ditugu, eta Asier Gonzalez tolosarra izan da irabazlea. Berak Into the Wild (2007) gomendatu digu, Sean Pennena.

Bidali zurea!

Dena den, kanpainak zabalik jarraituko du datozen asteetan, eta pixkanaka-pixkanaka, gu guztion gomendioekin, argazkiz jositako pareta ederra osatuko dugu atarian, Gomendioak izenpean. Beraz, zuk ere zure gomendioa helarazi nahi badiguzu, atera ezazu Asierrena bezalako argazki bat, orri zuri batean gomendatu nahi duzun filmaren izenburua idatzita, jatorrizko bertsioan. Eta bidali info@zinea.eus helbidera lehenbailehen! Animatu! Denon artean murru ederra osatuko dugu!