Gaur, irailak 19, Zurriolako Butakaren hirugarren saioa egin dute Kursaaletik. Lau elkarrizketa egin Inaxio Esnaola saioaren gidariak: batetik, Maria Elorza eta Maider Fernandez Iriarterekin izan da, Zinemaldian aurkeztuko dituzten bi lanen inguruan, Gure Hormek eta La chica de la luz.
Haien ostean Xuban Intxausti eseri da butakan, bere dokumental Mugaminaki buruz hitz egiteko. Eta segidan, iaz gure atarian kritikari lanetan aritutako Uxue Arzelus izan da saioan, larunbatean Principe zinemetan egin zuten Kimuak katalogoaren filmen balorazioa egiten.
Azkenik, Gaizka Izagirre gure blogari eta Gaztezuloko zineman aditua, eta Andoni Iturbe EHUko irakaslea aritu dira solasean, orain arte jaialdian ikusi dituzten filmen inguruan.
Horrez gain, Zinea.eus atariko lagunok Kepa Sojo zinegileari egindako elkarrizketa eskaini dute saioan. Ez galdu!