EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak aurten bigarrenez eman duen EZAE Saria Amama filmeko lantaldeak jaso du gaur, irailak 19, egin duten ekitaldian. Bertan izan dira Asier Altuna filmaren zuzendaria, Marian Fernandez ekoizlea, Javi Agirre argazki zuzendaria, eta Kandido Uranga filmeko protagonistetako bat.

ezae-saria-amama-zinemaldia-zinea-eus

Iaz Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Geonaga) jaso zuen EZAEk emandako lehen saria. Garaikurrak euskal zinema indartzen eta nazioartean zabaltzen lagundu duten proiektuak saritzen ditu, eta filmaren kalitate artistikoa ez ezik, kritikarengandik eta publikoarengandik jaso dituen balorazio positiboak ere aintzat hartzen ditu. Izan ere, iaz Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen eta Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratu zuen Amama filmak hemezortzi sari jaso ditu jada nazioarteko 50 zinemalditan.

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendaria, Alfonso Benegas eta Coro Odriozola EZAEko ordezkariak, eta Amama filmeko lan-taldea izan dira ekitaldian, eta sariaz gain, EZAE eta Zineuskadi elkarteen arteko lankidetzaren inguruan ere mintzatu dira.