Zinemaldiarekin batera estreinatu dugu Zurriolako Butaka (#Zbutaka) saioa ere, eta lehen programan Zinea.eus atariko kudeatzaile Maialen Goñiri egin diote elkarrizketa, Berriak, Hamaika Telebistak, Irutxuloko Hitzak eta Gaztezulok elkarlanean egiten duten saiora batu den eragile berria delako.
Segidan elkarrizketa osoa:
Dena den, lehen programan askoz gehiagorako eman du, eta besteak beste, Koldo Almandoz zinegilea (Sîpo Phantasma Zabaltegi-Tabakalera sailean, eta Narciso Kalebegiak proiektuaren baitan aurkeztuko ditu), eta Eriz Zapirain zuzendaria (Gaur irekiko ditu ateak aurkeztuko du Zinemira sailean) elkarrizketatu dituzte.
Zurriolako Butaka egunero (igandean izan ezik) zuzenean ikusi ahal izango duzue Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezuloren webguneetan, 11:00etatik 12:00etara. Eta iluntzeko 20:00etan Hamaika Telebistan. Ez galdu!