Badator 64. Donostia Zinemaldia, ostiralean zapalduko dute aurrenekoz Kursaaleko alfonbra gorria izar, gonbidatu eta era guztietako ikus-entzuleek. Eta beste behin ere, ez da erraza izango filmen eskaintza zabalean murgildu eta norabide zuzenean igeri egitea. Dagoeneko hainbat sailetarako sarrerak agortu direla jakinarazi zuten atzo antolatzaileek, baina guk, zuei laguntzeko asmoz, gure proposamenen zerrenda helarazi nahi dizuegu, nola edo hala sarrerak lortzeko aukera duzuenontzat. Bat, bi eta hiru! Uretara!

(Ken Loach, Erresuma Batua). Cannesen Urrezko Palmorria eskuratu zuen filmak. Burokrazia-sistemaren aurka borroka egin beharko duten bi biktimaren ibilbidea kontatuko du dramak.

  • La tortue rouge (Perlak)

(Michael Dudok De Wit, Herbehereak). Cannesen Un Certain Regard saria jaso zuen animaziozko filma. Irla bakarti batean abandonatutako gizon bat ihes egiten saiatuko da, egun batean bizitza aldatuko dion dortoka bitxi bat aurkituko duen arte.

  • Toni Erdman (Perlak)

(Maren Ederen, Alemania). Cannesen FIPRESCI saria jaso zuen filmak Ines du protagonista. Bucaresten bizi da, empresa Alemaniar batentzako lanean. Winfried aita bat-batean joango zaio bisitan, eta ustekabeko galdera bat egingo dio: “Zoriontsua al zara?”. Galderak Inesen bizitza hankaz-gora jarriko du.

  • After the Storm (Perlak)

(Hirokazu Koreeda, Japonia). Iaz ikusleen saria jaso zuen zinegilearen Our Little Sister filmak Donostian. Oraingoan, baina, Cannesen estreinatu duen lana ekarriko digu, ustekabeko tifoi bat tarteko, sendia ikusteko aukera izango duen gizonaren ikuspegia azalduko duena.

  • L’Avenir (Perlak)

(Mia Hansen-Love, Frantzia). Berlingo zinemaldian Zilarrezko Hartza jaso zuen drama. Nathalie Filosofiako irakasleak bizitza perfektua du, senarrak beste emakume bategatik utziko duen arte. Askatasunari buruz dituen teoriak praktikan jarri beharko ditu orduan.

(Bertrand Bonello, Frantzia) Zinegile arrakastatsuak ikusmin handia piztu du Nocturama filmarekin, bere lanen artean, Donostian lehiatuko den lehena. Filmak Parisko kaleetan plan ezkutu bat garatuko duen taldea izango du aztergai, Parisko atentatuen aurretik errodatutako filma.

(Koldo Almandoz, Euskal Herria) “Ordubeteko itsas-bidaia bat, zinemagile banpiro baten saiakera metafilmikoa, film fantasma bat” dio aurkezpenak. Proposamen berezia, film esperimentalen sailerako.

(Joshua Oppenheimer, Danimarka) Dokumentalak erronka bat luzatuko die Indonesiako heriotza-eskuadroien buruzagi ohiei: beren masa-hilketak nahi duten genero zinematografikoaren bitartez irudikatzea, Hollywoodeko zinema beltz klasikoa eta saio musikal bitxiak barne. Europako Zinemaren sarietan dokumental onenaren garaikurra eskuratu zuen 2013an, eta beste hainbat sari garrantzitsutarako proposatu zuten.

(Jon Klaczkiewicz, AEB) Travis Rice protagonista duen snowboard-film epikoa. Wyomingen dabilela, bere sorterriko txoko ezkutuak esploratzen, Ricek 25.000 kilometroko bidaia bat prestatuko du, Ipar Pazifikoko ur-zikloei jarraitzeko asmoz; han, elurrak eta izotzak ametsezko paisaiak eratzen dituzte mendi gailur itzeletan.