Zineuskadi elkarteak fikziozko eta animaziozko film luzeak zein sormenezko dokumentalak sustatzeko eta zabaltzeko diru-laguntzak eman ditu. Orotara 150.000 euro banatu ditu azken urtean argitaratutako bederatzi filmen artean, tartean, Amama (Asier Altuna, 2015), Jai Alai Blues (Gorka Bilbao, 2015) eta Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, 2015).

Zineuskadi-laguntzak-sustapena-Zinea-eus

Iragan apirilaren 6an zabaldu zuen deialdia Zineuskadik, azken urtean argitaratutako filmen artean sustapen eta publizitate laguntzak emateko. Hala, aurkeztutako lanen artean bederatziri eman die laguntza:

  • Amama (Asier Altuna, 2015) – 24.072,45 euro
  • Negociador (Corja Cobeaga, 2014) – 20.399,70 euro
  • Yoko eta lagunak (Juanjo Elordi eta Rishat Gilmetdinov, 2015) – 18.704,26 euro
  • Jai Alai Blues (Gorka Bilbao, 2015) – 6.829,48 euro
  • Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, 2015) – 20.119,31 euro
  • Pos eso (Samuel Ortí Martí, 2014) – 19.372,03 euro
  • Notas en movimiento (Oskar Tejedor, 2014) – 3.979,9 euro
  • Olentzero eta Amilaren sekretua (Gorka Vázquez, 2015) – 14.882,83 euro
  • Txarriboda (Javier Rebollo eta Alvar Gordejuela, 2014) – 21.640,05 euro