64. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua Bille August daniar zinemagilea izango da. Berarekin batera, Anahi Berneri zuzendari argentinarra Matthew Libatique AEBetako argazki-zuzendaria, Bina Daigeler jantzi-diseinatzaile alemana, Esther García espainiar ekoizlea eta Jia Zhang-Ke zuzendari txinatarra. Azken orduko baja bat izan da eta Julie Gayet produktore eta aktore frantsesa ez da bertan izango; beraz, Zinemaldiko Zuzendaritza taldea beste kide baten bila dabil gaur egun.

Zinemaldia-Epaimahaiak-Zinea-eus

Euskal Zinemaren Irizar Sarian, Anjel Lertxundi buru dela, Maite Arroitajauregi Mursego eta Jon Garaño izango dira epaimahakideak.

Zuzendari berrien saria emateko erabakia hartuko dute Carlo Chatrian idazle italiarrak, Eulàlia Iglesias Huix kritikari katalanak Pablo Álvarez zuzendari txiletarrak, Isabel Stevens britaniar kazetariak eta Victoria Guerra aktore portugaldarrak osatuko dute.

Horizontes sarirako, berriz, Inma Cuesta, Andres Di tella eta Shari Frilot ariko dira filmen kalitatea neurtzen.

Zabaltegi-Tabakalera sarirako epaimahikide izateko kide bat erabakitzeke dago oraindik, baina Virginia García del Pinok eta Federico Veirojek berretsi dute beren parte hartzea.