Pasa den mendeko 20ko hamarkadan, hiri sinfoniak genero bezala ezarri ziren. Soinua irudi dinamikoan txertatzeko oraindik urte batzuk geratzen baziren ere (1928), muntaia zen, hiriaren erritmo frenetikoak azaldatzeaz gain, soinuak iradokitzeko erabilitako mekanismoa.

Filmotan hiria, kontzeptu abstraktu gisa, ke, tren, pausu, islada eta gainerako elementuetan gorpuzten zen, azkenik, garai hartako helburu garrantzitsuena lortzeko: mugimendu puruaren konkista.

Irudikatutako hiri horiek, baina, edozein izan zitezkeen: Vigo, Cavalcanti, Ruttmann, Ivens edo Vertov bezalako zinegileek, ez zuten inongo interesik monumentu ezagunak edo elementu oso lokal eta konkretuak irudikatzeko. Alderantziz, Alberto Cavalcanti zinegile brasildarraren Rien que les heures (Ezer ez orduak salbu) filmaren hasieran ageri den intertituluetako batek ondo laburbiltzen du zinegileon interesa: “Hiri guztiak berdinak lirateke, euren monumentuek desberdinduko ez balituzte”.

 

Fotograma-Rien-Aitor-Gametxo-Zinea-eus

1921ean Walt Whitmanen poema batean oinarrituta egin zuten Manhatta izeneko filma lehen hiri-sinfonia gisa hartua da, 1921ean Paul Strand eta Chalie Sheeleren elkarlanetik sortutakoa. Lehen obra hark bidea zabaldu zien ondorengo lanei, lehen interes fokuak ezarriz. Gerora, egun bateko dinamikak errepikatzen dituzten egitura zirkularrak, egunerokotasunaren irudikapena, ez-fikziozko tomak, makinen subjetibazioa, pobreziaren eta handikeriaren arteko talka… bezalako elementuak, konstante bilakatu ziren.

  • Manhatta, Paul Strand.

https://www.youtube.com/watch?v=gORE97onDbA

  • Berlin, Symphony of a great city, Walter Ruttmann.

https://youtu.be/j76FNxsJlt8

  • Rien que les heures, Aberto Cavalcanti.

https://youtu.be/_hjA4a44SGs

  • Regen, Joris Ivens.
  • A propos de Nice, Jean Vigo.

https://youtu.be/24Ti_8c6qjI

  • Man with a movie camera, Dziga Vertov.

https://youtu.be/Zh9d_qx7-9E

  • Prague at night, Svatopluk Innemann.

https://youtu.be/fefcKaVg6gE

Estrategia horiek oinordetzan hartuta, beste hainbat zinegile garaikidek ariketa berberak planteatu izan dituzte euren filmetan. Interesgarria da ikustea nola zinemaren histori(et)an, gainerako disziplina artistikoetan gertatzen den antzera, omenaldi gisa erabiltzen diren elementuen errepikatze edo jabetzeak hastapenetan asmakizun soil izan ziren estrategiak justifikatzeko balio duen. Hots, hasieran berritzaileak diren aukeraketa konkretu eta pertsonalak, urteetara beste norbaiten filmografia eta ikuspuntuaren filtrotik igarota, finkatuta geratzen dira. Hona hemen hiri-sinfonien esentzia antzemateko aukera ematen duten zenbait film.

  • Amsterdam global Village, Joan Van Der Keuken
  • En la ciudad de Sylvia, Jose Luis Guerin
  • Playtime, Jacques Tati

*Artikulu hau Pantaila Esperimentaleko #04 HIRIA saioaren moldaketa da.