Urtero bezala, argitaratu berri dira Donostiako Udalaren Donostia Kultura erakundearen ikastaroak 2016-2017 ikasturterako. Aurreko ikasturteen bidetik, eskaintza berriaren bidez Donostia Kulturak aitzindari izaten jarraituko du zinemaren inguruko ikastaroetan. Era askotako ikastaroak egin ahal izango dituzte interesa duten guztiek. Hona hemen ikastaroon zerrenda eta azalpen laburra. Matrikulazioa irailaren 13an zabalduko da.
– XX. mendeko zuzendari nagusiak. Sakondu ezazu zinemaren azken 50 urteak markatu dituzten zuzendari handien obran: Peckinpah, Kubrick, Woody Allen, Ford Coppola, Scorsese, Lynch… Urriaren 20tik ekainaren 1era, Ernest Lluch kultur etxean.
– Beste zinemak. Konfortaren eremutik irteten saiatuko gara ikastaro honetan. Filma bat idazteko eta errealizatzeko modu edota bide heterodoxoak arakatuko ditugu. Martxoaren 27tik apirilaren 7ra, Larrotxene kultur etxean. Irakaslea: Koldo Almandoz.
– Beldurrezko karakterizazioa. Alde bateko protesiak erabiltzea, sudur bat handitzea, koxka bat ala aurpegi erdiaren erabateko aldaketa… material ezberdinak erabiliz (latex, igeltsu errea…) beldur eta izu-ikara karakterizazioak lortzeko. Urriaren 17tik urtarrilaren 30era, Okendo kultur etxean.
– Final Cut. Final Cut Pro programaren erabilera landuko da bideo ediziorako, bere interfaz dinamiko berriarekin, zehaztasun handiz eta bizkor lan egitea ahalbidetzen du esperimentatzeko aukera galdu gabe. Maiatzaren 8tik maiatzaren 12ra, Larrotxene kultur etxean Irakaslea: Ignacio Zabala.
– Irudia eta soinua (hastapena). Irudia eta soinua nola grabatu ikasteko aukera. Azalpen teorikoak eta adibide praktikoak. Norberak bere kamara eramatea gomendatzen da. Ezagutza oso eskasa dutenentzat bideratua. Urriaren 24tik azaroaren 11ra, Larrotxene kultur etxean. Irakasleak: Haimar Olaskoaga, Gaizka Bourgeaud.
– Zinema-lengoaia. Mugikorraren argazki kamera funtzioari gehiengo etekina ateratzen ikasi. Urtarrilaren 16tik urtarrilaren 19ra, Larrotxene kultur etxean. Irakaslea: Unai Gerra.
– Kortoak grabatu eta editatu formato eskuragarrietan. Ikasi film labur bat grabatzen era errezean mugikor bat, argazki kamera edo antzekoa erabiliz. Urriaren 21etik maiatzaren 26ra, Intxaurrondo kultur etxean.
– Zinema-zuzendaritza. Filmazio baten plangintza, aurre-ekoizpena eta bukaerako lana. Otsailaren 20tik martxoaren 10era, Larrotxene kultur etxean. Irakaslea: Jose Mari Goenaga.
– Nola ikusi pelikula bat. Pelikula bat lehenengo begiradaz gain ikusteko eta ulertzeko gaitasuna lantzeko gakoak. Esanahiak, eszenak, efektuak, soinuak… Urriaren 20tik ekainaren 1era, Lugaritz kultur etxean.
– Nola ikusi pelikula bat: egileen filmak. Pelikula bat lehenengo begiradaz gain ikusteko eta ulertzeko gaitasuna lantzeko gakoak. Autorearen ibilbidea, irudien esanahiak, eszenak, efektuak, soinuak… Urriaren 18tik otsailaren 8ra, Lugaritz kultur etxean.
Gaztelaniaz eskainiko diren ikastaroak ere era askotakoak dira, eta egile, zuzendari, gidoilari eta ekoizle ezagunak aurkituko ditugu irakasleen artean.
– Zinema-zuzendaritza. Filmazio baten plangintza, aurre-ekoizpena eta bukaerako lana. Urtarrilaren 9tik urtarrilaren 27ra, Larrotxene Kultur etxean. Irakaslea: Pablo Malo.
– Ekoizpena. Bideo baten ekoizpena egiteko kontuan izan beharreko gaiak-arloak landuko dira: lan taldeak, bakoitzaren funtzioak, ondoren teorian ikasitakoa praktikan jarriko da. Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era, Larrotxene kultur etxean. Irakaslea: Marian Fernández.
– Muntaketaren teoria. Muntaketa zinematografikoari buruzko kurtsoa izango da honakoa. Otsailaren 13tik martxoaren 3ra, Larrotxene kultur etxean. Irakaslea: Laurent Dufreche.
– Gidoiak, aurreratua. Gidoiak idazten sakontzeko ikastaro teorikopraktikoa. Ikus-entzunezko gidoiak idazteko narrazio baliabide esanguratsuenak ikusi eta landuko dira. Izena emateko beharrezkoa da 5-15 orriko gidoi bat aurkeztea. Martxoaren 20tik maiatzaren 19ra, Larrotxene kultur etxean. Irakaslea: Mitxel Gaztanbide.
– Nola mugitu zure laburra. Laburmetraia baten nazio mailako eta nazioarte mailako banaketan ekiteko oinarrizko ezagutza eta gaitasunak. Martxoaren 13tik martxoaren 17ra, Larrotxene kultur etxean. Irakaslea: Sonia Pacios.
– Gidoiak: Hastapenak. Gidoiak idazteko (Hastapena)k. Ikus-entzunezko dramaturgia ezagutzeko eta hainbat ariketaren bidez praktikan jartzeko ikastaro teoriko eta praktikoa. Urriaren 17tik abenduaren 16ra, Larrotxene kultur etxean. Irakaslea: Jorge Gil.