Iragan apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrenean, estreinatu zuten Koldo Serraren Gernika filma Malagako zine jaialdian. Datorren hilaren 9an, ostera, Hego Euskal Herriko zinema aretoetara helduko da.

Condor legio alemaniarrak eta Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek 1937ko apirilaren 26an Gernikaren aurka egindako erasoan girotutako drama erromatikoa ondu du Koldo Serra zinegile bilbotarrak. Maria Valverde, James D’Arcy eta Jack Davenport dira filmeko aktore nagusiak, eta haiekin batera aritu dira Alex García, Ingrid García-Jonsson, Barbara Goenaga eta Burn Gorman, besteak beste.

Gernika-Estreinaldia-zinemetan-Zinea-eus-02Istorioak errepublikarren bulegoko zentsuratzaile Teresaren eta Henry kazetari amerikarraren arteko harremana izango du ardatz, erasoaren aurreko eta osteko Gernikan girotutako maitasun istorioa. 

Pecado Films ekoizpen etxeak, Sayaka Producciones, Travis Producciones eta filmerako osatu zuten Interes Ekonomikoko Elkartzearekin batera, ekoitzi du filma, eta errodajea 2015eko maiatzaren 4tik uztailaren 11ra luzatu zen. Besteak beste, Bilbon, Lekeition, Artziniegan (Araba), Gernikan bertan, eta baita Zaragazoako utzitako bi herritan ere izan ziren grabatzen, eta filma euskaraz eta ingelesez errodatu dute. Urteko euskal ekoizpen handiena izan zen iaz, sei milioi euroko aurrekontuduna, eta egun Sony Pictures etxea ari da filmaren banaketa lanetan.

Estreinaldia

Gernika iragan apirilaren 26an aurkeztu zuten Malagako zine jaialdian, eta laster, irailaren 9an, Hego Euskal Herriko zinemetara helduko da. Oraingoz ez dago beste herrialdeetako estreinaldi-daten berririk.