Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak kultura- eta sormen-industrietan diharduten profesional, empresa eta eragileentzako topaketa antolatuko du irailaren 13an Donostiako Tabakaleran. Saioa 16:00etatik 19:30era egingo dute, eta izen-ematea zabalik da jada.

Sorkuntza-Topaketa-Tabakalera-Zinea-eus

Arkitektura, diseinua, moda, ikus-entzunezkoak eta eduki digitalak, zinema, bideojokoak, musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, publizitatea, marketinga, kultura-ondarea, eskulangintza, argitalpena eta hizkuntzaren industriak alorretan lan egiten duten profesional, empresa eta eragileei zuzendutako topaketa izango da, eta haiengandik estrategia eta garapen eraginkorra sustatzeko ekarpenak eskuratzea izango du helburu.

Saioa irailaren 13an, asteartea, egingo dute Tabakalerako Z aretoan. 16:00etatik 17:45era luzatuko da Saioa, eta ostean, Innobasque Astearteak programako beste jardunaldi bat egingo dute. RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiaren aurrerapausoak azalduko dituzte bertan, 18:00etatik 19:30era.

Saioan izena emateko aukera zabalik da jada.