Donostia Zinemaldiak lankidetza-lerro bat abiatu zuen iaz euskal artistekin, eta lehen lanak 64. edizioan izango dira ikusgai. Hain zuzen, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra animaziogileak arduratu dira Euskal Zinemaren Galarako eta Perlak sailaren aurkezpenerako atze-ohialak sortzeaz.

Donostia Zinemaldiaren eta euskal artisten artean sortutako lankidetza harremanaren helburua, pixkanaka, artelanen bilduma bat osatzen joatea da. Horretarako, lehen enkarguak egin zituzten iaz, eta irailaren 16tik 24ra lehen emaitzak ikusteko aukera izango da.

Izibene Oñederrak osatu du Perlak sailaren aurkezpenean erabiliko den atze-oihala. Lanak Pina Bauschen Blaubart koreografia du oinarrian. Bertan, dantzariek banan-banan hormetara egiten dute jauzi, eta bertan helduta geratzen dira, arropak lurrean utzita.

Izibene-Onederra-Zinemaldia-Zinea-eus

Aldiz, Isabel Herguera arduratu da Euskal Zinemaren Galan Victoria Eugenia antzokiaren atzeko aldean jarriko duten oihala diseinatzeaz. 8 metro garai eta 13 metro zabal den lanak itsasoko zimurra islatzen du, noizean behin Kursaaleko zubitik ikus daitekeen fenomenoa.

Isabel-Herguera-Zinemaldia-Zinea-eus

Hala, Zinemaldiak euskal sorkuntza garaikidearekin duen konpromisoa indartu nahi izan du.