1516-2016 Bake Itunak erakusketari lotuta, Donostiako San Telmo Museoak Gerra eta bakea zineman izeneko zikloa eskainiko du bihar, uztailak 28, hasi eta abuztuaren 24ra bitarte. Eraikinaren bigarren pisuko patioan egingo dituzte emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.

San-Telmo-Zinea.eus

22:00etatik aurrera, historikoki munduan jazotako lau gerra egoeratan girotutako beste horrenbeste film eskainiko dituzte datozen asteetan Donostiako Alde Zaharreko San Telmo museoan. Gerrarekin eta bakearekin lotura duten lanak izango dira denak, nazioartean arrakasta izandako eta klasiko bihurtutako ekoizpenak.

Zikloa bihar, uztailak 28, abiatuko dute, Jacques Feyderren La Kermesse héroïque (1935) lanarekin. Flandesko dominazio espainiarraren inguruko fartsa da. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute lana, gaztelaniazko azpidatziekin.

Datozen asteetan, ordea, ondorengo lanak izango dira ikusgai:

  • Abuztuaren 4an, Andrzej Wajdaren Pan Tadeusz (1999), 1812ko Lituaniako giro gatazkatsuan kokatutako drama erromantikoa.
  • Abuztuaren 11n, John Hustonen The Man Who Would Be King (1975), 1880an Indiara joango diren bi ofizial britainiarren abenturari buruzko komedia.
  • Abuztuaren 24an, Stanley Kubricken Paths of Glory (1957), 1916an, I. Mundu Gerran, frantziar ejerzitoak alemaniarren aurka egindako arrakastarik gabeko erasoaren ondorenak kontatuko dituen lana.