Eusko Jaurlaritzak 8.000 euroko laguntza zuzena eman dio Gabiriako Balentzategi Eskolako Makilari Guraso Elkarteari eta 18.000 eurokoa Donostiako Udalari, azken kasu honetan, iragan apirilaren 15etik 22ra antolatu zuten Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia antolatu eta garatzeagatik.
2016ko bigarren hiruhilekoan emandako laguntza zuzenak dira, eta kasu honetan, bizikidetza eta giza eskubideak susatatzen dituen ekimena dela aintzat hartuta, 18.000 euroko laguntza zuzena eman diete, ekitaldiak antolatzerako orduan sortutako gastuei erantzuteko.