Udako gau ederretan, film laburrak izarren azpian ikustea bezalakorik ez da. Ongi daki hori Gasteizko Kultura Kalean! elkarteak, eta aurten 9.ez, Korterraza jaialdia egingo dute Artiumeko barne plazan uztailaren 20tik 23ra, asteazkenetik larunbatera. Horrez gain, jaialdi ibiltaria ari da jada Arabako herrietan emanaldiak egiten.
Edizioz edizio indarra hartu duen film laburren Korterraza jaialdiak berritasun nagusi bat izango du aurtengoan: hainbat sailetan banatuko dituzte lanak. Hala, Sail Ofiziala, Korterraza Super Aukeraketa saila, Korterraza Txiki saila eta Korterraza Euskara saila bereiziko dituzte antolatzaileek, nahiz eta zenbait filmek hainbat sailetan hartuko duten parte. Artiumeko barne plazan ikkusgai izango diren lanak, honenbestez, ondorengoak dira:
Sail Ofizialean
- A prueba, Pablo L. De Aramburu
- Apolo_81, Óscar Bernàcer
- Bubbles Don’t Lie, Stepan Etrych
- Calas para Eva, Ilune Díaz
- Cenizo-Ashen, Jon Mikel Caballero
- Cretinos, Eduardo Moyano
- Dantzariak, Axier Salazar
- El club de los 27, Carlos Solano
- Hileta, Kepa Sojo
- La mano invisible, Marco Antonio Robledo
- La noche de todos los Santos, Gustavo Vallecas
- No abortamos, Marta Onzain eta Alberto Rodríguez
- No me quites, Laura Jou
- One Step Ahead, Caque Trueta eta Juan Trueba
- Para Sonia, Sergio Milán
- Portero automático, Sergi Martí
- Sin tu latido, María Posada eta Adrián Iglesias
- Todo lo demás, Federico Untermann
- Turno de noche, Vicente Ruiz de León Consuegra
- Una Vez, María Guerra
Korterraza Txiki sailean:
- Cachivaches, Gerardo de la Fuente
- Cenizo-Ashen, Jon Mikel Caballero
- Cuerdas, Pedro Solís
- El vendedor de Humo, Jaime Maestro
- Hartz Txiki, Uraitz Soubies Chico
- Just the Beginning, Abraham López Guerrero
- Los Chimplonitos, Alberto Pons
- Vecinos, Jaime Maestro
Koterraza Euskara sailean:
- Don Miguel, Kote Camacho
- Hartz Txiki, Uraitz Soubies Chico
- Hileta, Kepa Sojo
- Igande bateko proposamena, Ruben Rosas
- No abortamos, Marta Onzain eta Alberto Rodríguez
- Zarautzen erosi zuen, Aitor Arregi
Gainera, emanaldiez gain, hiru kontzertu ere aurreikusi dituzte uztailaren 20tik 23ra luzatuko den jaialdirako:
- Hilaren 21ean, The Allnighters taldea, 20:00etatik 21:30era
- Hilaren 22an, Joaquín Sabinari omenaldia egiten dion Enemigos Intimos taldea, 23:45etik 01:30era
- Jaialdia ixteko, hilaren 23an, Vinila Von Bismark bakarlaria, 23:45etik aurrera
Korterraza Araba
Baina jaialdia EAEko hiriburutik kanpo ere egiten hasiak dira jada. Azken astean Zambranan, Aramaion eta Okondon egin dituzte emanaldiak, besteak beste, eta datozen egunetan Ondategin (uztailak 8), Oroko Santutegian (uztailak 9), Dulantzin (uztailak 15), Amurrion (uztailak 15), Gesaltza Añanan (uztailak 16), Bernedon (uztailak 16), Legution (uztailak 22) eta Izarran (uztailak 28) egingo dituzte. Gainerako emanaldien berri izateko, kontsultatu herriz herriko informazioa hemen.