1964an sortu zen Mungiako Sukalki Eguna jai tradizionalari buruzko Sukalki Eguna. Mungiako zaporea dokumentala osatu du Asier Abio zinegile mungiarrak, eta uztailaren 1ean estreinatu zuen lana Mungian. Frankismo garaiko errepresio gogorraren aurrean herritarrek sortutako festa Mungiako ikur nagusietako bat da egun.

Sukalki-Eguna-Zinea.eus-0260ko hamarkada ez zen samurra izan euskaldunontzat; errepresio sozial, kultural eta politiko indartsuak erabat baldintzatu eta mugatzen zuen euskal gizartea, eta kutsu abertzalea zuen ekintza oro debekatzen zuen Espainiako agintaritza zentralak. Atxiloketak eta protesta-ekintzak egunerokotasunaren baitan kokatzen ziren, eta euskararekin lotutako jarduera oro klandestinitatean gauzatzen zen.

Bada, garai hartako errealitatea islatzea du helburu Asier Abio mungiarraren Sukalki Eguna. Mungiako zaporea dokumentalak, eta hala, 1964ko uztailaren 19an sortu zen jai-egun bereziaren hastapenak kontatzea. Izan ere, herria bilduko zuen ekintza berezi bat sustatzeko asmoz, eta Ondarroako Arrantzale Eguna oinarritzat hartuta, sukalki kazola lehiaketa antolatu zuten aurrenekoz herrian. Gizonezkoek soilik har zezaketen parte, eta emakume zein seme-alabak egunaz gozatzera hurbiltzeko aukera zuten. Baina festaren garapenean zeresan handia izan zuten Mungiako gizarte matriarkatu eta tradizionala sostengatzen zuten andrazkoek.

Dokumentala

54 minutu inguruko ikus-entzunezkoak, beraz, garai hartan egitasmoa abiatu zuten herritarren testigantzak jasoko ditu, baita jai-egunaren bilakaera bertatik bertara bizi izan duten lagunenak ere. Sukalki kazola bat nola egiten den ere azalduko du Sukalki Egunean maiz aritu den sukaldari batek, eta jai-egunaren nondik norakoak azalduko dituzte herritarrek.

Abiorekin batera aritu dira lanean Mentxu Sesar kameralaria, Jose Lastra soinu-teknikaria, eta El Monstruito ekoizpen etxe bilbotarra. Mungiako Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Deia egunkariaren eta BilbaoArte Fundazioaren laguntza du proiektuak, eta uztailaren 1ean estreinatu zuten lana Mungian bertan.

Aldiz, uztailaren 19an, BilbaoArten eskainiko dute.

Sukalki-Eguna-Zinea.eus-05

Argazkia: Ramon Zabala

Sukalki-Eguna-Zinea.eus-03

Argazkia: Ramon Zabala