BilbaoArteren Art House Zinema programaren baitan, eta Bilboko Institut Français elkartearekin elkarlanean, Frantzian ekoitzitako animaziozko film labur eta luzeak eskainiko dituzte uztaileko ostiraletan BilbaoArten. Joan zen asteko lehen emanaldiaren ostean, aste honetan hainbat diseinu eskolatako ikasleek egindako laburrak eskainiko dituzte 17:00etan eta 19:00etan.
Animazio frantziarra izango da uztaileko Art House Zinema programako protagonista nagusia, izan ere, Frantzian ekoitzitako animaziozko film labur zein luzeak eskainiko dituzte ostiralero BilbaoArten. Bi saio egingo dituzte, 17:00etan eta 19:00etan, ikusleen asistentzia errazteko.
Egitarau osoa:
- Uztailaren 8an, film laburren saioa: Gobelins, ESMA, EMCA, Institut Sainte Geneviève, ARTFX, ENSAD, LISAA eta Ecole Estienne diseinu eskoletako ikasleen 17 film labur eskainiko dituzte. Ikusi zeintzuk hemen.
- Uztailaren 15ean, film laburren saioa: Emma De Swaef eta Marc Roelsen Oh Willy, Amélie Harraulten Mademoiselle Kiki et les Montparnos, Stéphane Aubier eta Vincent Pataren La bûche de Noël, Izù Troinen Ceus d’en haut, Benoît Razyren Marottes, Sarah Roperen Le chat d’appartement, eta Marie-Jo Long, Sabine Allard eta Rémi Dumasen Mustapha et la Clématite eta Nadira et la Mauve eskainiko dituzte.
- Uztailaren 22an, Aya de Yopougon filma. Marguerite Abouetek idatzitako eta Clement Oubreriek zuzendutako istorio sorta da.
- Uztailaren 29an, Le chat du Rabbin filma. 2011ko Cesar sari frantziarretan animaziozko film onenaren saria eskuratu zuen Hugo Vieira da Silvaren filmak, 1930eko Argelian kokatuko istorio fantastikoa.