EZAE Euskal Zine Aretoen Elkarteak zinema-kultura sustatzeko eta euskal zein europar zinea babesteko #Zinequiz lehiaketa antolatu du uztailaren 1etik irailaren 16ra. Lehen deialdian parte hartzeko, EZAEren Facebook orrialdean dagoen galdetegia erantzun behar da ekainaren 30eko 20:00ak aurretik, eta zuzen erantzuten dutenen artean, bi sarrera zozkatuko dituzte.
Sare sozialetan jarraitzen dituztenen leialtasuna eta zinema-zaletasuna sarituko ditu EZAEk ostiral honetan hasi eta irailaren 19ra bitarte. Horretarako #Zinequiz lehiaketa prest dute Facebookeko orrialdean. Bertan parte hartzeko, orrialdea jarraitu; izen-abizenak, emaila eta telefonoa gehitu; eta bertan ageri diren euskarazko eta Europako zinemari buruzko galderak zuzen erantzun behar dira astero. Lehen deialdian parte hartzeko epea ekainaren 30ean, 20:00etan, amaituko da.
Zuzen erantzun dutenen artean bina sarrera zozkatuko dituzte ostiralero, eta irabazleek hilabeteko epea izango dute EZAE elkarteko zinema-aretoren batean euskal edo europar film bat ikusteko. Parte hartzaileek 18 urtetik gora izan behar dituzte, derrigorrez, eta behin bakarrik lortu ahal izango dituzte sarrerak.
Lehiaketa, Twitterren
Twitterreko lehiaketari dagokionez, aldiz, #Zinequiz ekimena iragartzen duten txioak bertxiotu behar dira astero, eta noski, EZAEren kontuaren jarraitzaile izatea ezinbestekoa izango da. Zozketak ostiralero egingo dituzte, halaber, eta Facebookeko lehiaketan bezalaxe, bina sarrera zozkatuko dituzte astero.
Animatu!