Dantzan.eus atariak aditzera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzarik gabe utzi ditu antzerkia, musika, zinea, dantza eta literaturaren inguruko 60 jaialdi inguru, tartean, Lekeitioko Zine Bilera, Donostiako Dock of the Bay eta Bilboko Zinegoak jaialdiak. Gainera, ez du laguntza deusezteko asmoa iragarri.
Joan zen astean Dantzan.eus atariak jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak kultur alorreko jaialdiak antolatzeko laguntzak kendu dituela 2016an, eta ondorioz, 60 jaialdi desagertzeko arriskuan utzi dituela. Izan ere, horietako hainbatek antolatu dute jada aurtengo edizioa, iaz jaso zuten diru-babesa bertan behera geratu dela jakin gabe.
Laguntzarik gabe geratu diren jaialdien artean dira antzerkiarekin, musikarekin, literaturarekin, dantzarekin eta zinemarekin lotutako dozenaka ekimen, tartean, eta ikus-entzunezkoei erreparatuz, ondorengo jaialdiak:
- Bilbao Mendi Film Festibal mendiarekin lotutako zinema jaialdia
- Plentziako Mikrofilm Short Fetival film laburren jaialdia
- Bilboko film labur eta bideoklipen Caostica jaialdia
- Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa
- Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdi donostiarra
- Tolosako Zeinu Hizkuntzan egindako Zinemaren Nazioarteko Jaialdia
- Bilboko Zinegoak gay-lesbo-trans nazioarteko zinema eta arteen jaialdia
- Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen HUHEZINEMA Euskal Film Laburren jaialdia
- Donostiako Ikertze Nazioarteko Zine Jaialdia
- Bilboko Simone de Beauvoir Talde Feministak antolatutako Zinemakumeak Gara! jaialdia
- Zinema Ikusezina Film Sozialak Bilboko jaialdia
- Lekeitioko Euskal Zine Bilera euskarazko zine jaialdirik zaharrena
- Ondarroako Marabilli Sormen Festibala
- EHUk antolatutako Gasteizko Cortada Film Laburren jaialdia
Atzo iruzkiña bidali nuen baña badirudi qdierazpen askatasun eskasa daukazuela zuenean… Ezta?