Udako Art House Zinema zikloaren baitan, adin guztietako ikus-entzuleentzako film garaikideak eskainiko dituzte BilbaoArten ekainaren 16tik irailaren 22ra, udako oporraldian. Zikloa Asier Altunaren Bertsolari (2011) dokumentalak abiatu zuen iragan ostegunean, ekainak 16, eta aste honetan Park Chan-wooken I’m a Cyborg but that’s OK (2006) lana eskainiko dute.

Datozen hiru hileetan, azken hamarkadan nazioartean oihartzun zabala izan duten film garaikide bat eskainiko dute ostegunero BilbaoArten, Udako Art House Zinema zikloaren baitan. Sarrerak doakoak izango dira, leku guztiak bete arte, eta emanaldiak 19:00etan hasiko dira.

Egitaraua:

Ekainaren 16an, Asier Altunaren Bertsolari (2011) bertsolaritzari buruzko dokumentala (igarota)

Ekainaren 23an, Park Chan-wooken I’m a Cyborg but that’s OK (2006) komedia eta drama uztartzen dituen lan fantastikoa

https://youtu.be/-QrmBQ8QoVw

Ekainaren 30ean, Calin Peter Netzerren Pozitia copilului (Madre e hijo, 2013) lan errumaniarra

Uztailaren 7an, Manuel Martín Cuencaren Caníbal (2013) thriller psikologikoa

Uztailaren 14an, Xavier Beauvoisen Des hommes et des dieux (2010) gertaera errealetan oinarritutako elizari buruzko drama

Uztailaren 21ean, François Ozonen Dans la maison (En la casa, 2012) intrigaz beteriko komedia

Uztailaren 28an, Thomas Vinterbergen Jagten (The Hunt, 2012) sexu jazarpenari buruzko drama gogorra

Abuztuaren 4an, Per Flyren Arven (La herencia, 2002) drama danimarkarra

Abuztuaren 11n, Todd Solondzen Life During Wartime (2009) komedia dramatiko laudatua

Abuztuaren 18an, Debra Graniken Winter’s bone (2010) thrillerra

Abuztuaren 25ean, Roy Andersonen En duva satt på en gren och funderade på tillvaron (2014) komedia arrakastatsua

Irailaren 1ean, Ari Fomenen The Congress (2013) fikzioa eta animazioa uztartzen dituen lan berezia

Irailaren 8an, Edward Yangen Yi-Yi (2000) drama taiwandarra

Irailaren 15ean, Wong Kar-Wairen The Grandmaster (2013) akziozko film interesgarria

Eta zikloa isteko, irailaren 22an, Asier Altunaren Amama (2015) baserriari buruzko drama