Sei eta hamabi urte arteko haurrentzako bikoizketa eta interpretazio udalekuak eskainiko ditu beste behin ere Donostiako Binahi akademiak. Uztaileko lehen hiru asteetan, goizeko 9:30etik 13:00etara, egingo dituzte saioak. Izen-ematea zabalik.

Binahi-Udalekuak-Zinea.eus-02Ohiko udalekuetara ez ezik, etxeko txikienak interpretazio eta bikoizketa udalekuetara ere eraman ahal izango dituzue uztailean. Izan ere, Donostiako Binahi akademiak sei eta hamabi urte arteko haurrentzako ikastaroak eskainiko ditu uztaileko lehen hiru asteetan.

Haurrek interpretazio jokoak, marrazki bizidunen bikoizketa, eta amaieran etxera eramango duten pertsonalizatutako bideo bat egingo dituzte goizeko 9:30etik 13:00etara luzatuko diren eskoletan. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, eta izen-ematea zabalik da jada. Horretarako, 943 323 260 telefonora deitu behar da, ala akademy@binahi.com helbidera idatzi.

Gainera, ikastaroa astebete ala bi astera soilik mugatzeko aukera dago, norbere beharren arabera. Hala, astebeteko ikastaroaren matrikulak 90 euro balio ditu, bi astekoak 170 euro, eta hiru astekoak 250 euro.